Ioritz-Joel bikoteak irabazi du Makutxoko dardo txapelketa
Atzo bukatu zen Makutxoko I. Dardo Txapelketa. Ioritz eta Joelek irabazi dute (irudian). Bikote hori finalean zegoen pasa den astetik. Eta atzo kontrarioa erabakitzeko partida jokatu zuten bi bikotek: Rekal-Alexek eta Lillo-Pistak. Azken horiek pasatu ziren finalera. Aurretik, baina, Rekal-Alexek bi partida gehiago jokatu behar izan zituzten, Aran-Unairen kontra, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko. Rekal-Alex gelditu ziren hirugarren, eta Aran-Unai laugarren. Finala ere bi partida irabaztera jokatu zuten. Ioritzek eta Joelek irabazi zituzten biak. Makutxon lau pertsonentzako afari berezia irabazi dute. Lillo-Pista bigarrenek, bi ardo botila eta pizza afaria bi pertsonentzat. Eta Rekal-Alex hirugarrenek, Makutxon tragoak hartzeko bonoa. Gainera, diana bat zozkatu zuten, eta hori ere Ioritzek eta Joelek jaso zuten.
Atzo bukatu zen Makutxoko I. Dardo Txapelketa. Ioritz eta Joelek irabazi dute (irudian).
Bikote hori finalean zegoen pasa den astetik. Eta atzo kontrarioa erabakitzeko partida jokatu zuten bi bikotek: Rekal-Alexek eta Lillo-Pistak. Azken horiek pasatu ziren finalera.
Aurretik, baina, Rekal-Alexek bi partida gehiago jokatu behar izan zituzten, Aran-Unairen kontra, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko. Rekal-Alex gelditu ziren hirugarren, eta Aran-Unai laugarren.
Finala ere bi partida irabaztera jokatu zuten. Ioritzek eta Joelek irabazi zituzten biak. Makutxon lau pertsonentzako afari berezia irabazi dute. Lillo-Pista bigarrenek, bi ardo botila eta pizza afaria bi pertsonentzat. Eta Rekal-Alex hirugarrenek, Makutxon tragoak hartzeko bonoa.
Gainera, diana bat zozkatu zuten, eta hori ere Ioritzek eta Joelek jaso zuten.

