Azkenaren aurka galdu du Hondarribiak
Erregional Ohorezko mailako Hondarribiko futbol taldeak 2-1 galdu zuen larunbatean Donostian Rotetaren aurka. Azkenaren aurka jokatzen bazuten ere, ez zuten partidu fina egin eta hogeitazazpigarren jardunaldia galduta, hamalaugarren dira berdeak hogeit...
Erregional Ohorezko mailako Hondarribiko futbol taldeak 2-1 galdu zuen larunbatean Donostian Rotetaren aurka. Azkenaren aurka jokatzen bazuten ere, ez zuten partidu fina egin eta hogeitazazpigarren jardunaldia galduta, hamalaugarren dira berdeak hogeitabederatzi punturekin. Aurreraren aurka jokatuko dute larunbatean eta garaipena behar dute etxekoek jaitsiera postutan sartu nahi ez badute.
