Bentako parkinaren gaineko iritzi kontrajarriak daude
Bentako TAO zerbitzuaren harira, iritzi kontrajarriak dituzte gobernu taldeak eta Bilduk. Ibai Labaien buru duen koalizioaren arabera, «bidegabea» da autoen jabeek Bentan TAO ordaintzea, «martxoaren 12tik udalak ez duelako eskumenik aparkalekua kudeatzeko». Gobernu taldearen esanetan, berriz, Jaurlaritzak ez dio udalari jakinarazi eremu horretan «erakunde horrek» zer egingo duen, hortaz, TAOarekin eta bestelako zerbitzuekin jarraitu dutela jakinarazi du. Gobernu taldeak zehaztu du, Jaurlaritzaren jakinarazpenik jaso ez duenez, Bentako TAO sistemarekin nahiz inguruko garbiketa eta zaintza zerbitzuekin jarraitzen duela, eta gainera, udala «hondarribiarrentzat ahalik eta abantaila handienak eskuratzeko administrazio emakida lortu nahian» dabilela, «Bilduk ederki baino hobeto daki hori, bozeramaileen batzordean landu delako». Hala, emakida lortzeko asmoa dauden eremuetan zerbitzu horiek etetea egokia al den galdetu diote Bilduri gobernu taldetik: «Bilduri demagogia gutxiago eta ardura politiko handiagoa eskatzen diogu, hondarribiarrak ez izutzeko». Kontraesana Bilduk uste du, aparkalekuaren kudeaketa, garbitasuna eta argiztatzea udalak «bere garaian» hitzartu behar zituela Jaurlaritzarekin, eta berretsi du kontraesana dela TAO martxan egotea Bentan, udalak «Jaurlaritzako Kai Zuzendaritzarekin izenpetuta zeukan hitzarmena iraungi delako. Egoera ezagutzen ez duen hiritarrak ordaintzen jarraitzen du». Horri lotuta, Bilduk esan du udaltzainek ez dutela «arretarik» jartzen Bentako aparkalekuan. Hortaz, Bilduk uste du hiriko aparkaleku guztiak kudeatu behar dituen erakundea Hondarribiko Udala dela, «herritarrengandik gertuen [...]
Bentako TAO zerbitzuaren harira, iritzi kontrajarriak dituzte gobernu taldeak eta Bilduk. Ibai Labaien buru duen koalizioaren arabera, «bidegabea» da autoen jabeek Bentan TAO ordaintzea, «martxoaren 12tik udalak ez duelako eskumenik aparkalekua kudeatzeko». Gobernu taldearen esanetan, berriz, Jaurlaritzak ez dio udalari jakinarazi eremu horretan «erakunde horrek» zer egingo duen, hortaz, TAOarekin eta bestelako zerbitzuekin jarraitu dutela jakinarazi du.
Gobernu taldeak zehaztu du, Jaurlaritzaren jakinarazpenik jaso ez duenez, Bentako TAO sistemarekin nahiz inguruko garbiketa eta zaintza zerbitzuekin jarraitzen duela, eta gainera, udala «hondarribiarrentzat ahalik eta abantaila handienak eskuratzeko administrazio emakida lortu nahian» dabilela, «Bilduk ederki baino hobeto daki hori, bozeramaileen batzordean landu delako». Hala, emakida lortzeko asmoa dauden eremuetan zerbitzu horiek etetea egokia al den galdetu diote Bilduri gobernu taldetik: «Bilduri demagogia gutxiago eta ardura politiko handiagoa eskatzen diogu, hondarribiarrak ez izutzeko».
Kontraesana
Bilduk uste du, aparkalekuaren kudeaketa, garbitasuna eta argiztatzea udalak «bere garaian» hitzartu behar zituela Jaurlaritzarekin, eta berretsi du kontraesana dela TAO martxan egotea Bentan, udalak «Jaurlaritzako Kai Zuzendaritzarekin izenpetuta zeukan hitzarmena iraungi delako. Egoera ezagutzen ez duen hiritarrak ordaintzen jarraitzen du». Horri lotuta, Bilduk esan du udaltzainek ez dutela «arretarik» jartzen Bentako aparkalekuan.
Hortaz, Bilduk uste du hiriko aparkaleku guztiak kudeatu behar dituen erakundea Hondarribiko Udala dela, «herritarrengandik gertuen dagoen erakundea delako».

