Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Pozik daude erantzunarekin

oarso bidasoko hitza
Oarsoaldea
2012/03/30
Greba orokorrak jarraipen oso handia izan duela nabarmendu dute sindikatuek, bai Oarsoaldean eta baita Bidasoan ere Manifestazio nahiz piketeetan izandako parte hartzearekin ere gustura azaldu dira
Alcampoko aparkalekua, hutsik

Alcampoko aparkalekua, hutsik

Oarsoaldea nahiz Bidasoa geldirik izan ziren atzo, eta greba deialdiari jendeak emandako erantzunarekin pozik azaldu dira sindikatuak. Jarraipena ia erabatekoa izan zela nabarmendu dute denek: industrialdeak, Pasaiako portua eta komertzioak geldirik egon zirela jakinarazi dute. Horrez gain, goizean nahiz arratsaldean egindako manifestazioetan izandako parte hartzearekin ere gustura azaldu dira. Pablo Garmendia, ELA «Jendea konturatu da borroka egin behar dela bere desadostasuna adierazteko» «Goizean goizetik ikusi dugu grebaren jarraipena erabatekoa zela, eta oso pozik gaude greba orokorrak indar handia izan duelako. Argi geratu da jendea aspertu egin dela, eta konturatu dela borroka egin eta kalera atera behar dela, gertatzen ari diren sarraski guztiekiko bere desadostasuna adierazteko». Zorion Ortigosa, LAB «Lan erreformari ezetz esan zaio; orain lortu behar dugu hori errespetatu araztea» «Jarraipen oso handia izan du greba orokorrak, bai Oarsoaldean eta baita Bidasoan ere. Informazio piketeetan jende pila bat ibili da. Argi geratu da Euskal Herrian lan erreforma honi ezetz esan zaiola, eta orain lortu behar duguna da iritzi hori errespetatuaraztea, eta hortxe dago gakoa». Felipe Javier Pascua, UGT «Mobilizazioa egun berberean eta arrazoi berdinengatik egiteak ere izan du eragina»
Ertzaintza Errenteria-Oreretako Foru plazan

Ertzaintza Errenteria-Oreretako Foru plazan

«Balorazioak positiboa besterik ezin du izan. Egin ditugun greba orokorretatik hoberen atera denetako bat dela uste dugu. Izan ere, langileak eta herritarrak kontzientziatuta daude, eta badakite zer dagoen jokoan. Sindikatu guztiek mobilizazioa egun berbererako eta arrazoi berdinengatik deitu izanak ere izan du eragina. Ez da arazorik edo liskarrik egon lantegietan. Jendea kalera atera da, inork ezer azaldu behar izan gabe». Kepa Olaiz, ESK «Zoriontzekoa da, oso gustura gaude grebak izan duen erantzunarekin» «Espero genuen bezala atera da greba. Erantzuna erabatekoa izan da. Piketeek, gainera, ez dute lan gehiegi egin behar izan. Bisitatu ditugu lantegi eta komertzio batzuk, baina orokorrean erantzuna indartsua izan da. Ikusi besterik ez dago nola zeuden Pasaiako portua, Oiartzungo Lanbarren industrialdea… Guztiak zeuden geldirik, eta hori zoriontzekoa da. Beraz, oso gustura gaude erantzunarekin». Patxi Cornejo, CCOO «Harrigarria izan da, grebari emandako erantzunak espero genuena gainditu du» «Harrigarria. Horixe da gure inpresioa hoberen definitzen duen hitza. Espero genuen erantzuna handia izango zela, jende askok egingo zuela greba orokorrarekin bat, baina gertatutakoak espero genuen guztia gainditu du. Industrialdeak hutsik zeuden, ez zegoen ia autorik ere. Irungo Zaisan antzeman dugu mugimendu pixka bat. Baina garraiolari batzuk kanpotik zetozen eta ez zekiten ezer, eta beste batzuk autonomoak dira… Zaila izaten da kasu horietan. Behobia aldean ere zerbait antzeman dugu, baina ez da ezer izan. Gainontzeko guztia geldirik zegoen. Gure balorazioa oso positiboa da».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.