Bixi-Bixi kultur elkartea: “Lortutako arrakastak lanean jarraitzeko nahi adina gogo eman digu”
Nafarroako Erresuma orain 500 urte konkistatu zuten eta horren haritik hainbat ekimen antolatu zituzten Donibaneko Bixi-Bixi kultur elkarteko kideek. Hiru ekimen izan ziren martxoan aurrera eramandakoak eta jendearen erantzunarekin oso gustura daude: “Kultur elkarteko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldietan parte hartu duten guztiei. Lortutako arrakastak lanean jarraitzeko nahi adina gogo eman digu”. Hilaren 9an Nafarroa Bizirik ekimeneko kide Sergio Iribarren hurbildu zen herrira, konkistaren inguruko xehetasunak eman zituen 55 lagunen aurrean. Hilaren 18an, mendi martxa egin zuten 70 lagunek, Hondarribitik Donibanera eta hortik Donostiako Urgulera joan ziren. Hilaren 23an Idoia Arrieta historialariak Gipuzkoaren jatorriari buruz hitz egin zuen, 35 lagun hurbildu ziren Bixi-Bixi elkartera. Hurrengo ekimenak prestatzen Bixi-Bixiko kideak hasi dira dagoeneko hurrengo zikloa prestatzen. Besteak beste, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren gaineko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Ostiraletan “gero eta jende gehiago” …eta ostiraletan jai! ekimenarekin ere pozik daude kultur elkartekoak; izan ere, euren hitzetan, ekimen horrek gero eta haur gehiago biltzen ditu herrian: “Jendearen harrera izugarria izaten ari da eta hori eskertzekoa da”. (Argazki gehiago Bixi-Bixiko facebook kontuan ikus daitezke)
Nafarroako Erresuma orain 500 urte konkistatu zuten eta horren haritik hainbat ekimen antolatu zituzten Donibaneko Bixi-Bixi kultur elkarteko kideek. Hiru ekimen izan ziren martxoan aurrera eramandakoak eta jendearen erantzunarekin oso gustura daude: “Kultur elkarteko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldietan parte hartu duten guztiei. Lortutako arrakastak lanean jarraitzeko nahi adina gogo eman digu”.
Hilaren 9an Nafarroa Bizirik ekimeneko kide Sergio Iribarren hurbildu zen herrira, konkistaren inguruko xehetasunak eman zituen 55 lagunen aurrean. Hilaren 18an, mendi martxa egin zuten 70 lagunek, Hondarribitik Donibanera eta hortik Donostiako Urgulera joan ziren. Hilaren 23an Idoia Arrieta historialariak Gipuzkoaren jatorriari buruz hitz egin zuen, 35 lagun hurbildu ziren Bixi-Bixi elkartera.
Hurrengo ekimenak prestatzen
Bixi-Bixiko kideak hasi dira dagoeneko hurrengo zikloa prestatzen. Besteak beste, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren gaineko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte.
Ostiraletan “gero eta jende gehiago”
…eta ostiraletan jai! ekimenarekin ere pozik daude kultur elkartekoak; izan ere, euren hitzetan, ekimen horrek gero eta haur gehiago biltzen ditu herrian: “Jendearen harrera izugarria izaten ari da eta hori eskertzekoa da”.
(Argazki gehiago Bixi-Bixiko facebook kontuan ikus daitezke)