Ehunka herritar hilabete bukaerako karteladetan
Herrirak deituta, karteladak egin zituzten atzo Oarso Bidasoan, hilabete bakoitzeko azken ostiraletan bezala. Horietatik bereziena Hondarribikoa izan zen, herriko musika taldeetako kideek babestu zutelako presoen aldeko ekimena; 81 pertsonak parte hartu zuten mobilizazioan. Hendaian 40 herritar bil ziren karteladan, Oiartzunen 130, Errenteria-Oreretan 236, Antxon 60, Irunen 90 eta Lezon 46.
Gaur. bestalde, Antxoko Herrira ekimenak hausnarketarako batzarra egingo du, 16:00etatik aurrera, Kultur Etxean. Deialdi irekia da, beraz, edozeinek parte har dezake.