Herrira: “Luxianok ez du aukerarik izan bizirik zen artean Euskal Herrira itzultzeko”
Luxiano Eizagirre iheslari politiko sanpedrotarra herenegun hil zen Kuban. Herrira ekimenak oharra helarazi die hedabideei heriotza horren harira. Hona, hitzez hitz, Herriraren gogoeta: “Luxiano Eizagirre euskal iheslari politikoa hil da Kuban Ezer baino lehen, Herrira Mugimendutik gure doluminik sentikorrena adierazi nahi diegu Luxianoren senideei, baita Kuban diren euskal iheslari politiko guztiei ere. Euskal Herrian hamarkada luzez bizi dugun gatazka politikoak eraginda ihes egin zuen Luxianok. Azken urteotan Venezuelan, Togon eta Kuban bizi izan da. Eritasun baten ondorioz 56 urterekin hartu du azken arnasa sanpedrotarrak. Ihes egin zuen garaietan bezala, egun, Euskal Herriko gatazka politikoak konpondu gabe jarraitzen du. Eta beraz, gatazkaren ondorio diren ehunaka euskal preso eta iheslari politikoek etxetik urrun jarraitzen dute. Baina gaur, gatazka hau konpontzeko urratsak ezagutzen ari da euskal gizartea, horretarako, borondate handiz, bat egin baitute herritar ugarik, baita alderdi politiko, sindikatu eta erakunde askok ere. Gatazka konpontzeak bere arrazoiak konpontzea eskatzen du, aldi berean baita bere ondorioak gainditzea ere. Honek, euskal iheslari guztien etxeratzea esan nahi du besteak beste. Espetxearen eta ihesaren orrialdea atzean utzi behar ditu Euskal Herriak. Bake egoera justu bat betikotu behar dugu gure herrian, sufrimendu oro atzean utziz. Herritar oro askatasunez bertan bizitzeko egoera erdietsi behar dugu. Egun tristeak izan dira [...]
Luxiano Eizagirre iheslari politiko sanpedrotarra herenegun hil zen Kuban. Herrira ekimenak oharra helarazi die hedabideei heriotza horren harira. Hona, hitzez hitz, Herriraren gogoeta:
“Luxiano Eizagirre euskal iheslari politikoa hil da Kuban
Ezer baino lehen, Herrira Mugimendutik gure doluminik sentikorrena adierazi nahi diegu Luxianoren senideei, baita Kuban diren euskal iheslari politiko guztiei ere.
Euskal Herrian hamarkada luzez bizi dugun gatazka politikoak eraginda ihes egin zuen Luxianok. Azken urteotan Venezuelan, Togon eta Kuban bizi izan da. Eritasun baten ondorioz 56 urterekin hartu du azken arnasa sanpedrotarrak.
Ihes egin zuen garaietan bezala, egun, Euskal Herriko gatazka politikoak konpondu gabe jarraitzen du. Eta beraz, gatazkaren ondorio diren ehunaka euskal preso eta iheslari politikoek etxetik urrun jarraitzen dute. Baina gaur, gatazka hau konpontzeko urratsak ezagutzen ari da euskal gizartea, horretarako, borondate handiz, bat egin baitute herritar ugarik, baita alderdi politiko, sindikatu eta erakunde askok ere. Gatazka konpontzeak bere arrazoiak konpontzea eskatzen du, aldi berean baita bere ondorioak gainditzea ere. Honek, euskal iheslari guztien etxeratzea esan nahi du besteak beste.
Espetxearen eta ihesaren orrialdea atzean utzi behar ditu Euskal Herriak. Bake egoera justu bat betikotu behar dugu gure herrian, sufrimendu oro atzean utziz. Herritar oro askatasunez bertan bizitzeko egoera erdietsi behar dugu.
Egun tristeak izan dira azken hauek, Luxianoren heriotzak eta bizi osorako espetxe zigorraren mantentzeak markaturiko egunak. Baina ilusioa galdu gabe, herritar gehiago aldarrikapen justu hauen bueltan batuz lortuko ditugu aurrez aipaturiko helburuak.
Luxianok ez du aukerarik izan bizirik zen artean Euskal Herrira itzultzeko. Baina munduan zehar barreiaturik diren euskal iheslariak luze baino lehen beraien sorterrian izateko lanean jarraituko dugu Herrira Mugimendutik. Bide batez, iheslari hauei guztiei gure elkartasuna luzatu nahi diegu. Eta iheslari hauek eskuzabalik hartu eta lagundu dituzten munduko herrialde eta herritarrei ere esker oneko hitzak luzatu nahi dizkiegu gaurkoan.
Euskal iheslari politikoak Herrira!”