Zuhaitz landaketak eta baso lanak egin dituzte martxoan
Lezoko Udalak jakinarazi du Olatzar erreka inguruan, Jaizkibelen eta Altamiran hainbat zuhaitz landaketa eta baso lan egin dituzte martxoan. Bioaniztasuna hobetzeko ekimenen barruko jarduerak izan dira. Hala, Olatzarren, udal baratzeen egitasmoari lotu...
Lezoko Udalak jakinarazi du Olatzar erreka inguruan, Jaizkibelen eta Altamiran hainbat zuhaitz landaketa eta baso lan egin dituzte martxoan. Bioaniztasuna hobetzeko ekimenen barruko jarduerak izan dira.
Hala, Olatzarren, udal baratzeen egitasmoari lotutako lanak egin dituzte, zenbait platanondo kimatuz. Horretatik atera den egurra baratze eremurako erabiliko dute, eta bide batez, erreka ertzean bertako landareak landatzeko tokia utziko da.
Altamiran 100 zuhaitz eta zuhaixka landatu dira: astigarrak, urkiak, hurritzak, elorri zuriak, zumalakarrak, lizarrak, gorostiak, erramua eta baserramua. Landare inbaditzaileen hazkuntza saihesteko neurriak hartu dituzte bertan.
Jaizkibelen, berriz, 2.000 ametz inguru landatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gaintxurizketako eremuan.