2012/3

“Torturarekin bukatu behar da”

Torturaren Aurkako II. Topaketa aurkeztu dute 10:30ean Donostian, ezker abertzaleko hainbat kidek. Pernando Barrena bertan izan da, esaterako, baita Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea ere. Topaketa hori asteburuan egingo dute Oiartzunen, Esteban Muruetagoiena medikua zena hil zela 30. urteurrena betetzen denean. Hainbat ekitaldi izango dira, tartean, igandean 12:30ean ekitaldi nazionala izango da, Madalensoro pilotalekuan. Mezu argia eman dute ezker abertzaleko kideek: “Torturarekin bukatu behar da”.  

nagore vega

Martxoaren 24 eta 25eko kirol emaitzak

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. STL Bilintx-Oiarso 45-40 Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-Gazkoplastika 121-86 Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Ereintza-Beti On...

errenteriako hitza

15.000 euroko diru laguntza jaso du Haurraldek

Sport Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak 15.000 euroko taloi bat eman dio Haurralde Fundazioari, honek Haitin egiten duen lanarekin jarrai dezan. Ostiral goizean eman zuten taloia eta bertan izan ziren Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, Maite Pelaez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Javier Inchausti, Pablo Lacasta eta Manu Amunarriz Sport Mundiko ordezkariak eta Edurne Irazusta, Haurralde Fundazioko ordezkaria. 2010eko urtarrilaren 12an, Haitin lurrikara batek 316.000 hildako eragin zituen eta 1’5 milioi pertsona etxerik gabe gelditu ziren. Ondoren, kolerak Amerikako herrialderik txiroena okerrago utzi zuen. “Sport Munditik pentsatzen dugu ezinbestekoa dela une hauetan Haurralde Fundazioa laguntzea eta era berean, Haitiri merezi duen laguntza eskaitzea. Horrelako gauzetan, 15 egunetan ahaztu egiten dira herrialde hauek bizi duten egoerak, eta gure aldetik, 2011. urtean lortu genuen laguntza bideratu nahi diegu, eta oso kontutan hartu beraien egoera” esan zuen Manu Amunarrizek.

hondarribiko hitza

Torturaren Aurkako II. Topaketaren aurkezpena

Donostian aurkeztuko dute, 10:30ean. Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea bertan izango da.

oiartzungo hitza

Aurrerak 5-0 irabazi dio Trintxerperi

Ondarroako Aurrerak Trintxerperi aurreratu dio sailkapenean, lehengo larunbatean nagusitasun osoz irabazita. Kontrario zuzenak dira bi taldeak, baina larunbatean, ondarrutarrak askoz ere joko hobea egin eta 5-0 irabazi zieten zuri urdinei. Honenbestez,...

pasaiako hitza

Irungo Gaztiak seigarren jarri da, Urnietan garaipena lortuta

Lurraldeko Lehen Mailan jokatzen duen Irungo Gaztiak taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Urnietako udal kiroldegian, sailkapeneko azken postuan dagoen Urnietako Kirol Elkartearen kontra (27-32). Garaipenari esker Irungo taldeak Eibarko Haritzaren ...

irungo hitza

Igandean Arantzazura ibilaldia egingo dute, Kateatik abiatuta

Donostiako elizbarrutiak antolatuta, Arantzazu Ibilaldia 2012 egingo dute hilaren 31n, igandearekin. Irundik jende multzo bat abiatuko da, Kateako Bizkaia kaleko autobus geltokitik hain zuzen ere. Goizeko 07:30ean irtengo dira. Antolatzaileek iragarri ...

irungo hitza

‘Bateragune auziko’ zigortuek “aterabide demokratikoen” alde egindako ekarpena nabarmendu dute hainbat lagun ezagunek

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto oreretarra eta Miren Zabaleta Bateragune auziko zigortuek “gatazkaren aterabide demokratikoen” alde egindako ekarpena nabarmendu dute gaur hainbat lagun ezagunek Donostian, Miramar jauregian. “Bake eta konponbiderako lanean diharduten sektore politiko, sindikal eta sozial guztien berme eta sinesgarritasuna dute auzipeturiko lagunek”. Bostak “berehala eta baldintzarik gabe aske” uzteko eskatu dute, bide batez. “Herri honetako gehiengo politiko eta sozialarentzat agerikoa izan zen epaiak herri honetan ematen ari diren urratsak oztopatu eta baldintzatzea zuela helburu. Helburu honetan huts egiten ari dira eta ziur gaude, ez dute lortuko”, esan dute Donostiako ekitaldian. Agerraldian izan dira, besteak beste, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serra Bateraguneko auzipetu ohiak, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Joxe Austin Arrieta eta Joan Mari Irigoien idazleak, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Iñaki Soto Gara-ko zuzendaria, Maddalen Iriarte kazetaria, Ramon Agirre aktorea, Oskar Matute Alternatibakoa, Mertxe Colina ABkoa, Rebeka Ubera Aralarrekoa, Rufi Etxeberria ezker abertzalekoa, Kontxi Bilbao EBkoa, Ainhoa Aznarez PSNko zinegotzi ohia, Xabier Mikel Errekondo Amaiurrekoa, Joxean Agirre soziologoa, Iñaki Egaña historiagilea, Karmelo Landa eta Francisco Letamendia Ortzi EHUko irakasleak, Jabi Garnika LABekoa, Jesus Uzkudun CCOOkoa eta Jone Goirizelaia eta Doris Benegas abokatuak. Iazko irailean Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra jarri zien Otegi, Diez, Rodriguez, Jacinto eta Miren [...]

errenteriako hitza

Filatelia elkarteak haurrentzako tailerra antolatu du

Bidasokoa Filatelia eta Numismatika Elkarteak haurrentzako eta gaztetxoentzako (8-14 urte) tailerra egingo du apiriletik ekainera. Etorkizuneko zigilu bildumazaleak izan daitezkeenak erakarri nahi dituzte ikastarora. Larunbatetan izango da, apirilaren ...

irungo hitza

Ana Galdosek eta Eider Astrainek sari bat irabazi dute Badajozen

Badajozeko (Extremadura, Espainia) Ilustratutako Ipuinen XV. Saria irabazi dute Hendaian bizi diren Ana Galdosek eta Eider Astrainek, La narradora de historias ipuinarekin. Helduen Mailan jaso dute saria. Galdosek idatzi eta Astrainek ilustratu du lana...

hendaiako hitza

Azkenaren aurka galdu du Hondarribiak

Erregional Ohorezko mailako Hondarribiko futbol taldeak 2-1 galdu zuen larunbatean Donostian Rotetaren aurka. Azkenaren aurka jokatzen bazuten ere, ez zuten partidu fina egin eta hogeitazazpigarren jardunaldia galduta, hamalaugarren dira berdeak hogeit...

hondarribiko hitza

Garaipena poltsikoan bukatu du Hondarribia-Irunek denboraldia

Bukatu da Emakumezkoen Saskibaloi Liga. Denboraldi gogorra izan da Hondarribia-Irunentzat, baina taldeak helburua bete du. Datorren denboraldian lehen mailan jokatzeko txartela eskuratu dute eta gainera, ligako azkeneko jardunaldiko partida irabazi zuten larunbatean Zaragozaren aurka. 68-58ko azken emaitzarekin, hamabigarren postuan bukatu dute bidasoarrek denboraldia. Larunbatean eguerdiko hamabietan Hondartza Kiroldegian jokatu zuen Hondarribia-Irunek. Teledeporte telebista kanalak partida zuzenean ematea aukeratu zuen, eta ordutegia beste behin telebistak markatu zuen. Bostgarren sailkatua zen Mann Filter Zaragoza garaitzeko nahia nabari zen Hondarribiko kantxan, eta hala izan zen. Zaragozako taldeak garaipena behar zuen titulua eskuratzeko play offetan sartzeko, baina porrotarekin etxeratu ziren horiak, eta bostgarren bukatu dute. Hondarribiarrek, datorren denboraldiko kategoria konfirmatuta, garaipenarekin bukatu nahi zuten denboraldia, eta hala izan zen, partiduaz gozatu zuten, eta erakustaldi polita eman zuten, bertaratu ziren zaletuentzat. Lehenengo buletan Hondarribia-Irunek 74-63 galdu zuen Zaragozaren aurka, eta larunbateko partidan, buelta eman eta garaipena etxekoentzat izan zen. Mailan jarraituko dute Ligako azken aurreko jardunaldian konfirmatu zen Hondarribia-Irunek, beste urte batez, emakumezkoen saskibaloiko maila gorenean jokatzen jarraituko duela. Baina ligan jarraitzeko eragile nagusia ez zen Hondarribia-Irun izan, 81-70 galdu baitzuten Ibizaren aurka. Obenasak ere galdu egin zuelako sailkatu ziren bidasoarrak. Obenasak, Ibizarekin batera bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian. Hondarribia-Irun pozik zen mailan jarraitzeko [...]

hondarribiko hitza

Abonatuek eskualdeko igerileku guztiak erabili ahal izateko proba pilotua maiatza arte luzatu dute

Oarsoaldeko udalek eskaintzen dituzten kirol zerbitzu batzuk partekatzeko aukera aztertu dute martxoan zehar eta orain udal horien instalazioetan egitekoa zen proba maiatzaren 31 arte luzatuko dutela iragarri dute. Beraz, guztira 3 hilabete iraungo du probak, “azterketa zehatzagoa” izan dadin eta “emaitza esanguratsuagoak”. Beraz, maiatza bitartean Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuen instalazioetako abonatuek, eta baita Trintxerpeko kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuek ere, Errenteriako (Galtzaraborda eta Fanderia), Oiartzungo (Elorsoro) eta Lezoko (Altzate) igerilekuak erabili ahal izango dituzte, osagarririk ordaindu gabe. Arduradunek gogorarazi dutenez sarbidea igerilekuetarako da bakarrik; ez du baliorik instalazioetako gainerako gune, erabilera eta jarduerez gozatzeko ere. Instalazioetara sartzeko, noski, ezinbestekoa da abonatu-txartela erakustea. Patronatuetako arduradunek azaldu dutenez “proba honen helburua da eskualdeko herritarren beharrak eta erabilerak aztertzea” da, “haien interesei elkarrekin erantzun ahal izateko”. Horretarako, hiru hilabete hauetan jasoko dituzten datuak uda partean aztertuko dituzte.

pasaiako hitza

Pasaia Antxoko Herrirak kafe solasaldia antolatu du larunbaterako

16:00etan izango da, Kultur Etxean. Deitzaileek azaldu dutenez, “bilgunea osatzeko beste urrats bat” eman nahi dute. Orain arte proiektuari forma ematen ibili direnek “martxa hartu baino lehen, modu batera edo bestera Herrira mugimend...

pasaiako hitza

Barakaldon berdinketa lortu du Bidasoa Irunek, baina garaipena merezi zuen

Bidasoa Irunek berdinketa lortu zuen Barakaldoren kontra, larunbat arratsean Lasesarreko kiroldegian jokatutako partidan (24-24). Irundarrek gogor kritikatu zituzten epaileek azken minutuetan hartutako hainbat erabaki. Nolanahi ere, lortutako puntuari esker sailkapenean postu bat gora egin dute irundarrek, Alcobendasek Teucrorekin galdu zuelako. Orain Bidasoa eta Alcobendas hemeretzina punturekin daude, Teucrok hemezortzi ditu eta Torrelavegak hamazazpi. Beherago, Badajozek garaipen garrantzitsua lortu zuen eta jaitsiera postuetatik bost puntura urrundu da; ezustekorik ezean, Pozoblanco eta Macalia izango dira datorren urtean Lehen Mailan jokatuko duten taldeak. Irundarrek goitik Angel Ximenez-Puente Genil taldea dute gertuen, hiru puntura (baina partida bat gutxiago dute andaluziarrek). Datorren asteburuan Pozoblancoren kontra jokatuko du Bidasoa Irunek. Multzoko azkenaurreko postuan daude kordobarrak.  

irungo hitza

Mondragon irabazita, Pasaia sailkapeneko bigarrena da

3-1 irabazi dio Pasaia Mondragoni, eta honenbestez sailkapeneko bigarren postuan dira zuri gorriak, 51 punturekin. Txus Duartek sartu zituen bi gol eta Asier Agirrek 1. Mondragonen gola Jonanek sartu zuen, 81. minutuan.

pasaiako hitza

Soka ikasleen entzunaldia Kontserbatorioan, gaur

Udal Kontserbatorioko ikasleek soka entzunaldia egingo dute gaur, astelehena, pianoz eta akordeoiz lagunduta. Biolontxelista batek eta bi biolin ikaslek bakarkako saioak ere egingo dituzte. 18:30ean hasiko da, eta publiko guztia gonbidatuta dago agertz...

irungo hitza

Torturaren Kontrako II. Topaketa Oiartzunen egingo dute

Aurten 30 urte betetzen dira Esteban Muruetagoiena hil zenetik. Muruetagoiena ondarrutarra medikua zen herriko anbulatorioan. Guardia zibilak atxilotu zuen 1982ko martxoan, eta egun batzuetara hil zen, “jasandako torturen ondorioz”. Gaur e...

nagore vega

Ardo dastatzea egingo dute bihar, ‘Amigusto’ blogaren eskutik

Ardo dastatzea antolatu du biharko Amigusto blogak. Bi dastatze egingo dituzte Butron pasealekuko Ondarraitz jatetxean: profesionala eta herritarrentzat irekia. Profesionala 09:30ean hasiko da, eta herritarrei irekia 12:ooetan. 42 upeltegitako 80 ardo ...

hondarribiko hitza

Kanpaldia egiten ari dira langabeak

Hilaren 29rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Oreretako Langabeen Batzarrak. Lehenengoa, atzo 20:30ean hasi eta gaur arratsaldera arte egiten ari diren kanpaldia da. “Egoera jasanezina” dela salatu d...

errenteriako hitza
Gehiago