Abonatuek eskualdeko igerileku guztiak erabili ahal izateko proba pilotua maiatza arte luzatu dute
Oarsoaldeko udalek eskaintzen dituzten kirol zerbitzu batzuk partekatzeko aukera aztertu dute martxoan zehar eta orain udal horien instalazioetan egitekoa zen proba maiatzaren 31 arte luzatuko dutela iragarri dute. Beraz, guztira 3 hilabete iraungo du probak, “azterketa zehatzagoa” izan dadin eta “emaitza esanguratsuagoak”. Beraz, maiatza bitartean Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuen instalazioetako abonatuek, eta baita Trintxerpeko kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuek ere, Errenteriako (Galtzaraborda eta Fanderia), Oiartzungo (Elorsoro) eta Lezoko (Altzate) igerilekuak erabili ahal izango dituzte, osagarririk ordaindu gabe. Arduradunek gogorarazi dutenez sarbidea igerilekuetarako da bakarrik; ez du baliorik instalazioetako gainerako gune, erabilera eta jarduerez gozatzeko ere. Instalazioetara sartzeko, noski, ezinbestekoa da abonatu-txartela erakustea. Patronatuetako arduradunek azaldu dutenez “proba honen helburua da eskualdeko herritarren beharrak eta erabilerak aztertzea” da, “haien interesei elkarrekin erantzun ahal izateko”. Horretarako, hiru hilabete hauetan jasoko dituzten datuak uda partean aztertuko dituzte.
Oarsoaldeko udalek eskaintzen dituzten kirol zerbitzu batzuk partekatzeko aukera aztertu dute martxoan zehar eta orain udal horien instalazioetan egitekoa zen proba maiatzaren 31 arte luzatuko dutela iragarri dute. Beraz, guztira 3 hilabete iraungo du probak, “azterketa zehatzagoa” izan dadin eta “emaitza esanguratsuagoak”. Beraz, maiatza bitartean Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuen instalazioetako abonatuek, eta baita Trintxerpeko kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuek ere, Errenteriako (Galtzaraborda eta Fanderia), Oiartzungo (Elorsoro) eta Lezoko (Altzate) igerilekuak erabili ahal izango dituzte, osagarririk ordaindu gabe.
Arduradunek gogorarazi dutenez sarbidea igerilekuetarako da bakarrik; ez du baliorik instalazioetako gainerako gune, erabilera eta jarduerez gozatzeko ere. Instalazioetara sartzeko, noski, ezinbestekoa da abonatu-txartela erakustea.
Patronatuetako arduradunek azaldu dutenez “proba honen helburua da eskualdeko herritarren beharrak eta erabilerak aztertzea” da, “haien interesei elkarrekin erantzun ahal izateko”. Horretarako, hiru hilabete hauetan jasoko dituzten datuak uda partean aztertuko dituzte.

