
Ikust Alaia udal liburutegia erlijio eta pazko ortodoxoarekin zerikusia duten elementu ikonografikoak erakutsiko ditu hilaren 13ra arte, Slavinskiy Dom elkarte eslabiarraren lanari esker. Erlijio horretako zenbait ikono, pazkoko arrautzak… eta ospakizun horrekin harremana duten hainbat elementu ezagutzeko aukera izango da. Munduko bigarren eliza kristaua Eliza katoliko apostoliko ortodoxoa komunitate kristaua da, munduko bigarren eliza kristau handiena, eliza katoliko apostoliko erromatarraren ondoren. 225 miliotik gora eliztar dauzka mundu osoan eta Mediterraneo ekialdeko erdialdeko komunitate kristau guztien oinordekotzat hartzen da. Zenbait gatazka eta bat ez etortzeak gertatu ondoren, eliza katoliko ortodoxoa eta eliza katoliko erromatarra banandu egin ziren Ekialdeko eta Mendebaldeko Zisma izenekoan, 1064ko uztailaren 16an. Kristautasun ortodoxoa Europa ekialdean zabaldu zen, inperio bizantziarrari eta misiolari-talde ugariren lanari esker.

Hiritarren informaziorako zerbitzuen aste santuko ordutegien berri eman dute udaletik. Hauek dira: 010 telefono zerbitzuak larunbatean soilik funtzionatuko du, apirilaren 7an. Artaleku eta Azken Portu kiroldegiak hilaren 5etik 9ra 09:00etatik 14:00eta...

Udal Kontserbatorioko ikasleek zazpi sari jaso zituzten joan zen asteburuan Gasteizen egin zuten Euskadiko Musikari Gazteen VI. Lehiaketan. Lehen sari bat, lau bigarren sari eta ohorezko bi aipamen ekarri dituzte Irunera. Guztira, bederatzi proposamen egin zituzten irundarrek, eta horietatik zazpik saria jaso zuten. Komunikabideei igorritako ohar baten bidez, Irungo Udaleko Hezkuntza ordezkari Fernando San Martinek zorionak eman dizkie saridunei eta Musika Eskolako arduradunei. Lortutako sarien aukera zabala nabarmendu du San Martinek, “Kontserbatorioan ematen diren musika-diziplina askotarikoak baitira”. Lehen saria: María Rallo, Castor Narvarteren biolako ikaslea (soka modalitatea). Bigarren sariak: Pablo Iriazabal, Miguel Sansiñenaren tronboiko ikaslea (haizea-metala); Christian García, Tomás Rutiren fagoteko ikaslea (haizea-egurra); Andrea Nicolas Izaguirre, Ana Aynetoren gitarrako ikaslea (soka pultsatuen tresnak); eta Mendibil haize-boskotea —Leire Roa, klarinetea; Amaia Lopez de Arbina, flauta; Aimar Martínez, oboea; Anne Perez de Azpeitia, fagota, eta Juncal Monserrat, tronpa— (ganberako musika). Ohorezko aipamenak: Uxue Sansiñena, Lerman Nievesen kontrabaxuko ikaslea (sokaren modalitatean), eta Ane Ruiz, Juan Mari Ruizen oboeko ikaslea (haizea-egurrean).

Gaur bertso saioa izan dute Koldo Mitxelena ikastetxean Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin. Gai jartzaile lanetan ikasleak berak aritu dira, 4. DBH eta 1. Batxilergokoak, hain zuzen. Institutuko euskara taldeak antolatu du.

Udal ludoteketan Pazko Asterako programazio berezia prestatu dute. Horrenbestez, hilaren 10etik 13ra, hainbat jardueretan parte hartu ahal izango dute 5 eta 12 urte bitarteko haurrek: jokoak, tailerrak… Udalak jakinarazi dutenez, goizez bakarrik egongo da irekita, 11:30etik 13:00etara, eta sarrera doan da. Udalak ohartarazi du egun horretan ez dela jarduerarik izango auzoetako ludoteketan, guztiak Merkatuzarren egingo dituztela. Bestalde, gogorarazi du oraindik aukera dagoela Gabierrota, Agustinak, Markola, Beraun, Alaberga, Kaputxinoak eta erdiguneko udal ludoteketan izena emateko. Horiek astelehenetik ostiralera daude irekita 17:30etik 19:30era. Urte osoko kuota 40 eurokoa da eta hiru hilabetekoa 20 eurokoa.

dokumentala reina aretoan

Irun Iruten Euskara Elkarteak euskarazko film laburren emanaldia antolatu du biharko, Amaia Kultur Zentroan, 19:30etik hasita. Ordu eta erdi inguruan zortzi ikus-entzunezko proiektatuko dituzte, eta sarrera libre izango da. Laburbiraren zirkuituaren bederatzigarren ekitaldiaren barruan kokatuta dago. Topagunea Euskarazko Elkarteen Federazioaren egitasmoa da, euskarazko film laburren ekoizpena ahalik eta leku gehienetara eramateko asmoa duena. Aurten, esaterako, Euskal Herriko 27 leku bisitatuko ditu Laburbirak —tartean Irun—, eta Parisenen eta Londresen ere izango da. Zirkuituaren emanaldi bakoitzean zortzi ikus-entzunezko ikusteko aukera dago, 2011ean eta 2010ean ekoitzitakoak. Topagunetik esan dutenez, “aurreko edizioetan bezala, honetan ere ibilbide luzeko egileak eta egile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egin dugu: Jon Garaño, Gregorio Muro, Maialen Sarasua, Joseba Uberuaga, Paul Urkijo, David Zabala eta Xoxe Díaz. Bestetik, 60.hamarkadan Franco garaian Gotzon Elortzak 16mm-tan grabatutako Aberria dokumental interesgarria ikusteko aukera izango dugu”. Biharko saioa gustu askotariko ikusleentzat egokia izango da: “Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: fikziozko lau lan, animaziozko bi, dokumental bat eta bideoklip bat”. Hemen nago (M. Sarasua). 2010, 13´45´´ Zeinek gehiago iraun (G. Muro). 2011, 12´ Urrezko eraztuna (J. Garaio). 2011, 7´ Izena duena (J. Uberuaga). 2011,9´ Ohe azpiko zera (D.Zabala eta [...]

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-Take Aralar Kirolak 45-41 Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. DKS-Oiarso 84-73 Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Hegialde Legazpi-Er...

Ohorezko Mailako Irungo bi taldeek euren partidak galdu zituzten: Behobiak Elgoibarren (1-0), eta Real Union Bk Tolosan (2-1). Behobiak aurreko astean lortutako hamabosgarren postua galdu du, Elgoibarrek berak aurre hartu diolako. Azken aurreko tokian den Mondragonek berdinketa lortu zuen eta bost puntura hurbildu zaie irundarrei. Hurrengo jardunaldian Oiartzun izango du Behobiak bisitari. Bosgarren postuan daude oiartzuarrak. Unionek laugarren postuan jarraitzen du, 48 punturekin, baina atzetik Oiartzunek harrapatu du. Bigarren postua hiru puntura dute irundarrek, Pasaiak galdu zuelako. Anaitasunak ihes egin du lidergoan (58 puntu pilatu ditu), eta bigarren Pasaia eta Tolosa daude, 51 punturekin). Datorren asteburuan etzean jokatuko du Real Union Bk, zazpigarren den Aretxabaletarekin. Preferenten porrot bat eta berdinketa bat Preferente Mailan gauzak ez ziren askoz hobe joan irundarrentzat. Dunboa Eguzkik etxean galdu zuen, Astigarragako Mundarroren kontra (0-3); azken aurreko postuan daude Dunboakoak, eta Sanpedrotarra hiru puntura dute. Mariñok aukera ona zuen Lezon garaipena lortu eta hirugarren postura hurbiltzeko, baina berdinketa besterik ez zuen lortu (3-3). Nolanahi ere, Tolosak galdu zuenez, lau puntuko tartea dago orain liga hirugarren tokian amaitu nahi duten bi talde horien artean. Datorren asteburuan Irungo bi taldeen arteko derbia izanen da. Mariñok jokatuko du etxeko talde bezala, eta Dunboa Eguzki izango du bisitari. Bi taldeek garaipena [...]

Ikust Alaiak haurrentzako Kamishibai saioak prestatuko ditu hilaren 10etik 13ra; liburutegiko langileek beraiek prestatuko dituzte saioak, eta Iruñeko Yamaguchi liburutegiaren laguntza izan da. Kamishibai “paperezko drama” esan nahi du jap...

Koldo Agirrek transformazioaren gainean egindako hausnarketarekin osatu du argazki erakusketa, eta hilabete osoan zehar (bihartik hilaren 29ra arte) Mikelazulon ikusteko aukera izango da. Gizakiaren aldaketa, bere esistentzia eta ingurumena landuko dit...

Donibaneko kiroldegia hilaren 5etik 12ra itxita egongo dela ohartarazi dute arduradunek.

Real Unionek larunbatean garaipena lortu zuela, sailkapeneko azkenaren kontra hiru puntuak lortzeko arazorik izan ez zuela, eta sailkapenean arnasa hartu duela. Hori gaur idaztea izango litzateke normalena. Baina aurten ezin da txuribeltzengandik norma...

“Ez gaitzala isiltasunak hil”. Horixe aurtengo SMS lehiaketako mezu irabazlea. Maria Lizarraga Garmendia gazteak idatzi du, eta 165 mezuen artetik hoberena dela ebatsi du udaletako euskara teknikariez osatutako epaimahaiak. Lehengo ostiralean banatu zituzten VI. SMS lehiaketako sariak, Antxoko Kultur Etxean. Han, Pasaiako alkate Amaia Agirragabiria ez ezik, Oarsoaldeko udaletako euskara zinegotziak eta lehiaketako gazte finalistak izan ziren. Lehiaketak euskara erabiltzearen garrantziaz jabearazi nahi ditu gazteak, eta ekitaldian, horretaz jardun zuten arduradun politikoek, beti ere, gazteei begira antolatutako ekitaldi gazte eta freskoan. Esne Beltza taldeko Xabi Solanok banatu zituen sariak, eta baita bi kanta abestu ere, euskaraz bizitzako gonbitea luzatuz.

Gastromia erakustaldiko sari banaketa

Esteban Muruetagoiena medikua orain 30 urte hil zen Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu ondoren. Asteburuan hura gogoratzeko ekitaldiak izan dira Oiartzunen. Hona hemen hainbat bideo eta argazki.

Joan den igandean amaitu zen Udal Kirol Patronatuak antolatutako Futbol 7 txapelketako bigarren fasea, eta lehen mailako txapelduna Gailur taberna izan da. Guztira, 50 taldek parte hartu dute, eta 850 jokalari ibili dira futbolean. Partida guztiak Fand...

MaKoTai Martindozeneako Komiki Tailerrak Daxeko Liburu Erakusketa bisitatzeko autobusa antolatu du, hilaren 29rako. Animatzen direnek Antonio Altarriba komikilariaren tailer batean parte hartzeko aukera izango dute; 2010eko Espainiako Komiki Saria irab...