Daxeko erakusketara bidaia antolatu du Martindozeneako komiki tailerrak
MaKoTai Martindozeneako Komiki Tailerrak Daxeko Liburu Erakusketa bisitatzeko autobusa antolatu du, hilaren 29rako. Animatzen direnek Antonio Altarriba komikilariaren tailer batean parte hartzeko aukera izango dute; 2010eko Espainiako Komiki Saria irab...
MaKoTai Martindozeneako Komiki Tailerrak Daxeko Liburu Erakusketa bisitatzeko autobusa antolatu du, hilaren 29rako. Animatzen direnek Antonio Altarriba komikilariaren tailer batean parte hartzeko aukera izango dute; 2010eko Espainiako Komiki Saria irabazi zuen, eta, besteak beste, El arte de volar lanaren egilea da. Bidaiaren gastu guztiak Daxeko Erakusketak ordainduko ditu (autobusa, tailerra eta lunch bat eguerdian).
Izena emateko epea apirilaren 27an amaituko da, baina toki mugatuak direnez lehenbailen egitea gomendatu dute; posta elektronikoz egin behar da (gaian: “Dax” jarri behar da eta izen-abizenak eta telefono zenbakia adierazi behar dira). Hemezortzi urte bete ez dituztenek e-postan adingabe direla adierazi behar dute, eta antolatzaileek guraso edo tutoreei baimen-orria bidaliko diete, betetzeko.
