Euskarazko zortzi film labur emango dituzte bihar Amaian, Laburbira zirkuituaren barruan
Irun Iruten Euskara Elkarteak euskarazko film laburren emanaldia antolatu du biharko, Amaia Kultur Zentroan, 19:30etik hasita. Ordu eta erdi inguruan zortzi ikus-entzunezko proiektatuko dituzte, eta sarrera libre izango da. Laburbiraren zirkuituaren bederatzigarren ekitaldiaren barruan kokatuta dago. Topagunea Euskarazko Elkarteen Federazioaren egitasmoa da, euskarazko film laburren ekoizpena ahalik eta leku gehienetara eramateko asmoa duena. Aurten, esaterako, Euskal Herriko 27 leku bisitatuko ditu Laburbirak —tartean Irun—, eta Parisenen eta Londresen ere izango da. Zirkuituaren emanaldi bakoitzean zortzi ikus-entzunezko ikusteko aukera dago, 2011ean eta 2010ean ekoitzitakoak. Topagunetik esan dutenez, “aurreko edizioetan bezala, honetan ere ibilbide luzeko egileak eta egile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egin dugu: Jon Garaño, Gregorio Muro, Maialen Sarasua, Joseba Uberuaga, Paul Urkijo, David Zabala eta Xoxe Díaz. Bestetik, 60.hamarkadan Franco garaian Gotzon Elortzak 16mm-tan grabatutako Aberria dokumental interesgarria ikusteko aukera izango dugu”. Biharko saioa gustu askotariko ikusleentzat egokia izango da: “Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: fikziozko lau lan, animaziozko bi, dokumental bat eta bideoklip bat”. Hemen nago (M. Sarasua). 2010, 13´45´´ Zeinek gehiago iraun (G. Muro). 2011, 12´ Urrezko eraztuna (J. Garaio). 2011, 7´ Izena duena (J. Uberuaga). 2011,9´ Ohe azpiko zera (D.Zabala eta [...]
Irun Iruten Euskara Elkarteak euskarazko film laburren emanaldia antolatu du biharko, Amaia Kultur Zentroan, 19:30etik hasita. Ordu eta erdi inguruan zortzi ikus-entzunezko proiektatuko dituzte, eta sarrera libre izango da. Laburbiraren zirkuituaren bederatzigarren ekitaldiaren barruan kokatuta dago. Topagunea Euskarazko Elkarteen Federazioaren egitasmoa da, euskarazko film laburren ekoizpena ahalik eta leku gehienetara eramateko asmoa duena. Aurten, esaterako, Euskal Herriko 27 leku bisitatuko ditu Laburbirak —tartean Irun—, eta Parisenen eta Londresen ere izango da.
Zirkuituaren emanaldi bakoitzean zortzi ikus-entzunezko ikusteko aukera dago, 2011ean eta 2010ean ekoitzitakoak. Topagunetik esan dutenez, “aurreko edizioetan bezala, honetan ere ibilbide luzeko egileak eta egile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egin dugu: Jon Garaño, Gregorio Muro, Maialen Sarasua, Joseba Uberuaga, Paul Urkijo, David Zabala eta Xoxe Díaz. Bestetik, 60.hamarkadan Franco garaian Gotzon Elortzak 16mm-tan grabatutako Aberria dokumental interesgarria ikusteko aukera izango dugu”.
Biharko saioa gustu askotariko ikusleentzat egokia izango da: “Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: fikziozko lau lan, animaziozko bi, dokumental bat eta bideoklip bat”.
- Hemen nago (M. Sarasua). 2010, 13´45´´
- Zeinek gehiago iraun (G. Muro). 2011, 12´
- Urrezko eraztuna (J. Garaio). 2011, 7´
- Izena duena (J. Uberuaga). 2011,9´
- Ohe azpiko zera (D.Zabala eta P. Urkijo). 2011,13´
- Kantuka abestiaren bideoklipa (Revolta Permanent taldea). 2011, 3´
- Insatalacion (X. Diaz). Galegoz egindakoa, euskarazko azpidatziekin. 2010, 14´22´´
- Aberria dokumentala (G. Elortza). 1961, 15´
