Gailur taberna Futbol 7ko bigarren faseko txapelduna
Joan den igandean amaitu zen Udal Kirol Patronatuak antolatutako Futbol 7 txapelketako bigarren fasea, eta lehen mailako txapelduna Gailur taberna izan da. Guztira, 50 taldek parte hartu dute, eta 850 jokalari ibili dira futbolean. Partida guztiak Fand...
Joan den igandean amaitu zen Udal Kirol Patronatuak antolatutako Futbol 7 txapelketako bigarren fasea, eta lehen mailako txapelduna Gailur taberna izan da. Guztira, 50 taldek parte hartu dute, eta 850 jokalari ibili dira futbolean. Partida guztiak Fanderia eta Beraungo futbol zelaietan jokatu dituzten igande goizetan. Hirugarren eta azken fasea Aste Santuaren ostean hasi da, apirilaren 15ean.
Hauek dira irabazle guztiak:
- Bigarren faseko txapelduna: Gailur taberna
- Bigarren faseko txapeldunordea: Vivaldi-Otis
- Lehenengo mailara igo dira: PC Byte, Askasibar autoak eta Instalaciones Saizar
- Bigarren mailara jaitsi dira: Orereta iturgintza, Pizza Sprint Altza eta Izargorri Zuketz
- Hirugarren mailara jaitsi dira: Borussi jolastokieta, Euskal Genetik, MR. Bricolage, Vodka Juniors, Nothingan eta APP Informatika.
