Gipuzkoako Batel Txapelketan, zazpitik lau
Oarsoaldeko batelek faborito zirela berretsi zuten larunbatean San Pedron jokatu zen Gipuzkoako Batel Txapelketan. Jokoan zeuden zazpi txapeletatik lau irabazi zituzten Oarsoaldeko batelek: nesken Haur-Kadete Mailan San Pedro izan zen onena, mutilen kadeteetan Hibaika, mutilen Gazte Mailan Trintxerpe-Illunbe eta gizonen seniorretan, San Pedro izan zen txapelduna.
Eguraldi onarekin, arraun giro ezin hobea izan zen San Pedron larunbatean. Gipuzkoa osotik etorritako zaleak izan ziren bertan.