‘Indomables’ dokumentala emango dute gaur, Reina Aretoan
dokumentala reina aretoan
Indomables. Una historia de mujeres libres dokumentala emango dute gaur Reina Aretoan 19:00etatik aurrera La Ilusion elkarteak antolatuta. Espainiako Estatuan 1936. eta 1939. urteen artean izan zen Mujeres Libres erakunde anarko feministaren historia kontatzen du dokumental horrek. Emanaldia doakoa da eta gaurkoa, “Gipuzkoa mailako estreinaldia” izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
