Kamishibai saioak antolatuko ditu liburutegiak hilaren 10etik 13ra
Ikust Alaiak haurrentzako Kamishibai saioak prestatuko ditu hilaren 10etik 13ra; liburutegiko langileek beraiek prestatuko dituzte saioak, eta Iruñeko Yamaguchi liburutegiaren laguntza izan da. Kamishibai “paperezko drama” esan nahi du jap...
Ikust Alaiak haurrentzako Kamishibai saioak prestatuko ditu hilaren 10etik 13ra; liburutegiko langileek beraiek prestatuko dituzte saioak, eta Iruñeko Yamaguchi liburutegiaren laguntza izan da. Kamishibai “paperezko drama” esan nahi du japonieraz, eta istorioak kontatzeko era bati egiten dio men, XII. gizaldian Japoniako tenplo budistetan sortutakoa. Han, monjeek emakiak (irudiak eta testua elkartzen dituzten pergaminoak) erabiltzen zituzten, irakasgai moralak zituzten istorioak kontatzeko, gehienbat alfabetatu gabeak ziren entzuleei. XX. mendean neurri handi batean telebistak tradizioa ordezkatu zuen, baina biziberritu berri izan da Japoniako liburutegietan eta oinarrizko eskoletan.
