Kontserbatorioko ikasleek zazpi sari jaso dituzte Euskadiko Musikari Gazteen VI. Lehiaketan
Udal Kontserbatorioko ikasleek zazpi sari jaso zituzten joan zen asteburuan Gasteizen egin zuten Euskadiko Musikari Gazteen VI. Lehiaketan. Lehen sari bat, lau bigarren sari eta ohorezko bi aipamen ekarri dituzte Irunera. Guztira, bederatzi proposamen egin zituzten irundarrek, eta horietatik zazpik saria jaso zuten. Komunikabideei igorritako ohar baten bidez, Irungo Udaleko Hezkuntza ordezkari Fernando San Martinek zorionak eman dizkie saridunei eta Musika Eskolako arduradunei. Lortutako sarien aukera zabala nabarmendu du San Martinek, “Kontserbatorioan ematen diren musika-diziplina askotarikoak baitira”. Lehen saria: María Rallo, Castor Narvarteren biolako ikaslea (soka modalitatea). Bigarren sariak: Pablo Iriazabal, Miguel Sansiñenaren tronboiko ikaslea (haizea-metala); Christian García, Tomás Rutiren fagoteko ikaslea (haizea-egurra); Andrea Nicolas Izaguirre, Ana Aynetoren gitarrako ikaslea (soka pultsatuen tresnak); eta Mendibil haize-boskotea —Leire Roa, klarinetea; Amaia Lopez de Arbina, flauta; Aimar Martínez, oboea; Anne Perez de Azpeitia, fagota, eta Juncal Monserrat, tronpa— (ganberako musika). Ohorezko aipamenak: Uxue Sansiñena, Lerman Nievesen kontrabaxuko ikaslea (sokaren modalitatean), eta Ane Ruiz, Juan Mari Ruizen oboeko ikaslea (haizea-egurrean).
Udal Kontserbatorioko ikasleek zazpi sari jaso zituzten joan zen asteburuan Gasteizen egin zuten Euskadiko Musikari Gazteen VI. Lehiaketan. Lehen sari bat, lau bigarren sari eta ohorezko bi aipamen ekarri dituzte Irunera. Guztira, bederatzi proposamen egin zituzten irundarrek, eta horietatik zazpik saria jaso zuten.
Komunikabideei igorritako ohar baten bidez, Irungo Udaleko Hezkuntza ordezkari Fernando San Martinek zorionak eman dizkie saridunei eta Musika Eskolako arduradunei. Lortutako sarien aukera zabala nabarmendu du San Martinek, “Kontserbatorioan ematen diren musika-diziplina askotarikoak baitira”.
- Lehen saria: María Rallo, Castor Narvarteren biolako ikaslea (soka modalitatea).
- Bigarren sariak: Pablo Iriazabal, Miguel Sansiñenaren tronboiko ikaslea (haizea-metala); Christian García, Tomás Rutiren fagoteko ikaslea (haizea-egurra); Andrea Nicolas Izaguirre, Ana Aynetoren gitarrako ikaslea (soka pultsatuen tresnak); eta Mendibil haize-boskotea —Leire Roa, klarinetea; Amaia Lopez de Arbina, flauta; Aimar Martínez, oboea; Anne Perez de Azpeitia, fagota, eta Juncal Monserrat, tronpa— (ganberako musika).
- Ohorezko aipamenak: Uxue Sansiñena, Lerman Nievesen kontrabaxuko ikaslea (sokaren modalitatean), eta Ane Ruiz, Juan Mari Ruizen oboeko ikaslea (haizea-egurrean).
