Lau partidetan puntu bakarra lortu dute erregionaleko taldeek
Ohorezko Mailako Irungo bi taldeek euren partidak galdu zituzten: Behobiak Elgoibarren (1-0), eta Real Union Bk Tolosan (2-1). Behobiak aurreko astean lortutako hamabosgarren postua galdu du, Elgoibarrek berak aurre hartu diolako. Azken aurreko tokian den Mondragonek berdinketa lortu zuen eta bost puntura hurbildu zaie irundarrei. Hurrengo jardunaldian Oiartzun izango du Behobiak bisitari. Bosgarren postuan daude oiartzuarrak. Unionek laugarren postuan jarraitzen du, 48 punturekin, baina atzetik Oiartzunek harrapatu du. Bigarren postua hiru puntura dute irundarrek, Pasaiak galdu zuelako. Anaitasunak ihes egin du lidergoan (58 puntu pilatu ditu), eta bigarren Pasaia eta Tolosa daude, 51 punturekin). Datorren asteburuan etzean jokatuko du Real Union Bk, zazpigarren den Aretxabaletarekin. Preferenten porrot bat eta berdinketa bat Preferente Mailan gauzak ez ziren askoz hobe joan irundarrentzat. Dunboa Eguzkik etxean galdu zuen, Astigarragako Mundarroren kontra (0-3); azken aurreko postuan daude Dunboakoak, eta Sanpedrotarra hiru puntura dute. Mariñok aukera ona zuen Lezon garaipena lortu eta hirugarren postura hurbiltzeko, baina berdinketa besterik ez zuen lortu (3-3). Nolanahi ere, Tolosak galdu zuenez, lau puntuko tartea dago orain liga hirugarren tokian amaitu nahi duten bi talde horien artean. Datorren asteburuan Irungo bi taldeen arteko derbia izanen da. Mariñok jokatuko du etxeko talde bezala, eta Dunboa Eguzki izango du bisitari. Bi taldeek garaipena [...]
Ohorezko Mailako Irungo bi taldeek euren partidak galdu zituzten: Behobiak Elgoibarren (1-0), eta Real Union Bk Tolosan (2-1). Behobiak aurreko astean lortutako hamabosgarren postua galdu du, Elgoibarrek berak aurre hartu diolako. Azken aurreko tokian den Mondragonek berdinketa lortu zuen eta bost puntura hurbildu zaie irundarrei. Hurrengo jardunaldian Oiartzun izango du Behobiak bisitari. Bosgarren postuan daude oiartzuarrak.
Unionek laugarren postuan jarraitzen du, 48 punturekin, baina atzetik Oiartzunek harrapatu du. Bigarren postua hiru puntura dute irundarrek, Pasaiak galdu zuelako. Anaitasunak ihes egin du lidergoan (58 puntu pilatu ditu), eta bigarren Pasaia eta Tolosa daude, 51 punturekin). Datorren asteburuan etzean jokatuko du Real Union Bk, zazpigarren den Aretxabaletarekin.
Preferenten porrot bat eta berdinketa bat
Preferente Mailan gauzak ez ziren askoz hobe joan irundarrentzat. Dunboa Eguzkik etxean galdu zuen, Astigarragako Mundarroren kontra (0-3); azken aurreko postuan daude Dunboakoak, eta Sanpedrotarra hiru puntura dute.
Mariñok aukera ona zuen Lezon garaipena lortu eta hirugarren postura hurbiltzeko, baina berdinketa besterik ez zuen lortu (3-3). Nolanahi ere, Tolosak galdu zuenez, lau puntuko tartea dago orain liga hirugarren tokian amaitu nahi duten bi talde horien artean.
Datorren asteburuan Irungo bi taldeen arteko derbia izanen da. Mariñok jokatuko du etxeko talde bezala, eta Dunboa Eguzki izango du bisitari. Bi taldeek garaipena nahi dute, bakoitzak bere helburua lortzea aldera, baina behar, Dunboa Eguzkik behar ditu hiru puntuak, urjentziaz.
