Pazko Asterako programa berezia ludoteketan
Udal ludoteketan Pazko Asterako programazio berezia prestatu dute. Horrenbestez, hilaren 10etik 13ra, hainbat jardueretan parte hartu ahal izango dute 5 eta 12 urte bitarteko haurrek: jokoak, tailerrak… Udalak jakinarazi dutenez, goizez bakarrik egongo da irekita, 11:30etik 13:00etara, eta sarrera doan da. Udalak ohartarazi du egun horretan ez dela jarduerarik izango auzoetako ludoteketan, guztiak Merkatuzarren egingo dituztela. Bestalde, gogorarazi du oraindik aukera dagoela Gabierrota, Agustinak, Markola, Beraun, Alaberga, Kaputxinoak eta erdiguneko udal ludoteketan izena emateko. Horiek astelehenetik ostiralera daude irekita 17:30etik 19:30era. Urte osoko kuota 40 eurokoa da eta hiru hilabetekoa 20 eurokoa.
Udal ludoteketan Pazko Asterako programazio berezia prestatu dute. Horrenbestez, hilaren 10etik 13ra, hainbat jardueretan parte hartu ahal izango dute 5 eta 12 urte bitarteko haurrek: jokoak, tailerrak… Udalak jakinarazi dutenez, goizez bakarrik egongo da irekita, 11:30etik 13:00etara, eta sarrera doan da.
Udalak ohartarazi du egun horretan ez dela jarduerarik izango auzoetako ludoteketan, guztiak Merkatuzarren egingo dituztela.
Bestalde, gogorarazi du oraindik aukera dagoela Gabierrota, Agustinak, Markola, Beraun, Alaberga, Kaputxinoak eta erdiguneko udal ludoteketan izena emateko. Horiek astelehenetik ostiralera daude irekita 17:30etik 19:30era. Urte osoko kuota 40 eurokoa da eta hiru hilabetekoa 20 eurokoa.
