Transformazioa lantzen duten argazkiak Mikelazulon
Koldo Agirrek transformazioaren gainean egindako hausnarketarekin osatu du argazki erakusketa, eta hilabete osoan zehar (bihartik hilaren 29ra arte) Mikelazulon ikusteko aukera izango da. Gizakiaren aldaketa, bere esistentzia eta ingurumena landuko dit...
Koldo Agirrek transformazioaren gainean egindako hausnarketarekin osatu du argazki erakusketa, eta hilabete osoan zehar (bihartik hilaren 29ra arte) Mikelazulon ikusteko aukera izango da. Gizakiaren aldaketa, bere esistentzia eta ingurumena landuko ditu. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lan osoa kamera analogikoekin egina da lehen egiten zen prozesua errespetatuz.
Agirrek 23 urte ditu eta hainbat erakusketa kolektiboetan parte hartu du. Horien artean Bilboko Photogallery 20 galeriako Gazte talentu aurkikuntzak nabarmendu daiteke.
