Aiako Harriko suteak nahita egin dituztela esan du Eguzkik
Eguzki talde ekologistak salatu du asteburuan Aiako Harriko Oiartzungo aldean izan diren suteak nahita eragindakoak izan direla. Aizegain eta Madarimotz eremuetan izan ziren sute horiek, eta talde ekologistaren arabera, «ezagunak diren abeltzainek» e...
Eguzki talde ekologistak salatu du asteburuan Aiako Harriko Oiartzungo aldean izan diren suteak nahita eragindakoak izan direla. Aizegain eta Madarimotz eremuetan izan ziren sute horiek, eta talde ekologistaren arabera, «ezagunak diren abeltzainek» eragin dituzte. Horrelako gertakariak saihesteko neurriak eskatu ditu Eguzkik.