Asturiasen jarri du erakusketa Obesok
Xabier Obeso margolari errenteriarrak Gijongo (Asturias, Espainia) Monticelli arte galerian jarri du erakusketa, eta apirilaren 25era arte egongo dira eskegita bertan bere margolanak. Etxetik kanpo nazioartean ere behin baino gehiagotan ikusi ahal izan...
Xabier Obeso margolari errenteriarrak Gijongo (Asturias, Espainia) Monticelli arte galerian jarri du erakusketa, eta apirilaren 25era arte egongo dira eskegita bertan bere margolanak. Etxetik kanpo nazioartean ere behin baino gehiagotan ikusi ahal izan dira Obesoren lanak: maila indibidualean Madrilen, Batzelonan, Tullen… Erakusketa kolektiboetan, berriz, New Yorken, Londresen, Parisen…