Alsaziako gazteak izanen dira 6. Arte Erronkan
Heldu den igandean eginen dute seigarren Arte Erronka Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean. Aurten berrikuntza batekin dator; izan ere, Ipar Euskal Herriko eta Akitaniako gazteekin batera, Alsaziako gazte batzuek ere parte hartuko dute ekimenean. Hala, 80tik gora gazte elkartuko dira aurtengo saiorako. 2012ko ekitaldirako hautatutako gaia “ezberdintasuna” izan da. Igandean izanen da aurtengo Arte Erronka. 16:00etatik aurrera adierazpen artistiko anitzez osaturiko ikusgarria sortuko dute ia bat-batean. Herriko Etxeko Kultura zerbitzutik adierazi dutenez, “gazteek musika, dantza eta antzerkia, besteak beste uztartuko dituzte” igandeko erronkan. Horregatik, Kultura arlotik dei egin diete herritarrei “kopuru handian etor daitezen gazte horien babestera eta txalotzera”.
Heldu den igandean eginen dute seigarren Arte Erronka Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean. Aurten berrikuntza batekin dator; izan ere, Ipar Euskal Herriko eta Akitaniako gazteekin batera, Alsaziako gazte batzuek ere parte hartuko dute ekimenean. Hala, 80tik gora gazte elkartuko dira aurtengo saiorako. 2012ko ekitaldirako hautatutako gaia “ezberdintasuna” izan da.
Igandean izanen da aurtengo Arte Erronka. 16:00etatik aurrera adierazpen artistiko anitzez osaturiko ikusgarria sortuko dute ia bat-batean. Herriko Etxeko Kultura zerbitzutik adierazi dutenez, “gazteek musika, dantza eta antzerkia, besteak beste uztartuko dituzte” igandeko erronkan. Horregatik, Kultura arlotik dei egin diete herritarrei “kopuru handian etor daitezen gazte horien babestera eta txalotzera”.
