Eleak “pozik” dago Agudoren absoluzioarekin
Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitzeko erabakiaren aurrean, “pozik” azaldu da Eleak mugimendua, epaiketa hori inoiz ez zela egin behar pentsatu arren. Horrenbestez, Agudo bera eta bere senideak zoriondu ...
Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitzeko erabakiaren aurrean, “pozik” azaldu da Eleak mugimendua, epaiketa hori inoiz ez zela egin behar pentsatu arren. Horrenbestez, Agudo bera eta bere senideak zoriondu dituzte.
Hala eta guztiz ere, laster beste epaiketa politiko batzuk egingo direla gogorarazi du Eleak-ek, D3M eta Askatasunako kideak epaituko baitituzte. Horiek salatu dituzte.
Horrez gain, gogorarazi du Errenteria-Oreretan zazpi lagun daudela beren errekurtsoa onartuko zain.
