Hilaren 24a udako lanetarako prestatzeko eguna izanen da
Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak (GIB) udako lanetarako prestatze egun berezia antolatuko du hilaren 24an, asteartearekin. Hendaiako Herriko Etxeak eta Donibane-Lohizuneko Enplegu agentziak elkarlanean prestatu dute ekintza. Goizean, curriculum-ak egiteko tailerrak eginen dituzte eta, arratsaldez, lan-elkarrizketak prestatzen ikasiko da. Tokia mugartua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik GIBen izena ematea. Hiru moduetara izan daiteke: telefonoz (0559 20 41 41 zenbakira deituta), posta elektronikoz, edo bulegoan bertan (goizez, asteartetik larunbatera 09:30etik 12:30era; eta arratsaldez, asteartetik ostiralera 14:30etik 18:30era). Bestalde, sasoiko lan eskaintzak biltzen dituen Udako Lanak ekintza apirilaren 17an hasiko da Gazte Informazio Bulegoan.
Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak (GIB) udako lanetarako prestatze egun berezia antolatuko du hilaren 24an, asteartearekin. Hendaiako Herriko Etxeak eta Donibane-Lohizuneko Enplegu agentziak elkarlanean prestatu dute ekintza. Goizean, curriculum-ak egiteko tailerrak eginen dituzte eta, arratsaldez, lan-elkarrizketak prestatzen ikasiko da.
Tokia mugartua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik GIBen izena ematea. Hiru moduetara izan daiteke: telefonoz (0559 20 41 41 zenbakira deituta), posta elektronikoz, edo bulegoan bertan (goizez, asteartetik larunbatera 09:30etik 12:30era; eta arratsaldez, asteartetik ostiralera 14:30etik 18:30era).
Bestalde, sasoiko lan eskaintzak biltzen dituen Udako Lanak ekintza apirilaren 17an hasiko da Gazte Informazio Bulegoan.
