Joseba Agudori harrera eginen diote larunbatean Kanttun
Larunbatean harrera omenaldia eginen diote Joseba Agudo abokatu oreretarrari Hendaiako Zugana Kanttu herriko ostatuan. 13:00etan hasiko da eta, antolatzaileek aureratu dutenez, “txalaparta, bertsoak, dantza eta pintxoak” izanen dira. Martxoaren 22an utzi zuten behin-behinean aske abokatua; Espainiako Auzitegi Nazionalak libre utzi zuen Agudo “froga faltagatik” eta absolbitu egin zuen ustez “erakunde terroristako kide” izateagatik bere kontra 2009ko urrian abiatu zuten prozesutik. Data horretan atxilotu zuten Agudo Hendaian, Oiartzunen zuen bulegoa Guardia Zibilak miatu ondoren. Javier Gomez Bermudez magistratuak zuzendu duen epaile taldeak egin duen sententziaren arabera, ez da frogatuta gelditu “ETAk ematen zituen aginduak” betetzen zituenik Agudok.
Larunbatean harrera omenaldia eginen diote Joseba Agudo abokatu oreretarrari Hendaiako Zugana Kanttu herriko ostatuan. 13:00etan hasiko da eta, antolatzaileek aureratu dutenez, “txalaparta, bertsoak, dantza eta pintxoak” izanen dira.
Martxoaren 22an utzi zuten behin-behinean aske abokatua; Espainiako Auzitegi Nazionalak libre utzi zuen Agudo “froga faltagatik” eta absolbitu egin zuen ustez “erakunde terroristako kide” izateagatik bere kontra 2009ko urrian abiatu zuten prozesutik.
Data horretan atxilotu zuten Agudo Hendaian, Oiartzunen zuen bulegoa Guardia Zibilak miatu ondoren. Javier Gomez Bermudez magistratuak zuzendu duen epaile taldeak egin duen sententziaren arabera, ez da frogatuta gelditu “ETAk ematen zituen aginduak” betetzen zituenik Agudok.
