Dejaburen “Gure bide galduak” datorren igandean
Datorren igandean, hilak 22, Dejabuk Gure bide galduak ikuskizun arrakastatsua emango du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Lan horrekin antzerki konpainiak Donostiako Antzerki Saria irabazi zuen joan den otsailean. Dejabuk bigarren al...
Datorren igandean, hilak 22, Dejabuk Gure bide galduak ikuskizun arrakastatsua emango du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Lan horrekin antzerki konpainiak Donostiako Antzerki Saria irabazi zuen joan den otsailean.
Dejabuk bigarren aldiz emango du lana Errenterian, taldea bera herrikoa delako eta baita herri honen historiarekin oso lotuta dagoelako ere.
Sarrerak lortzeko Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilatik pasatu beharko da astearte, ostegun eta ostiralean 18:00etatik 20:00etara, eta asteazkenean 11.00etatik 13:00etara. Egunean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago ere erosi ahal izango dira plazan geratuz gero.
Bost aktore igoko dira taula gainera, eta zuzeneko gitarra doinuak ere entzuteko aukera izango da. Euskal Herriko historia hurbila izango da abiapuntua: Franco hil ondorengo lehen urteak, “mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia”, konpainiaren esanetan.
