
Irungo alarde tradizionaleko Buruzagien Batzordeak 2012ko alarderako aurrekontua onetsi zuen martxoaren 29an egindako bileran. 51.580 euroko aurrekontua onartu zuten. Diru horrekin aseguru, baimen, eta materialen alokairu zein erosketari aurre egingo d...

Urtero legez, Antxoko Basari Elkarteak sagardotegira mendiz joateko irteera antolatu du. Hilaren 21ean izango da irteera, eta bazkaria Ereñozuko Larregain sagardotegian izango da. Izena ematen dutenek 09:00etan abiatuko dira Gure Zumarditik, eta Lau Haizetatik San Markora eta handik Astigarragako bentetara joko dute. Listorretan hamaiketako egin ondoren, Aitzbitartera joko dute, handik Akolara, azkenik Larregainera iristeko. Txartelak salgai daude, 35 euroren truke, Mimos, Kamio, Izadi, Leunda eta Kurlinka tabernetan. Txartelak ostegunera arte izango dituzte salgai (hilak 19), eta ordaintzeko unean joango direnen izen abizenak zehaztu behar dira tabernetan utzi dituzten izen-emate orrietan.

Bidasoa Irun eskubaloi taldeak Sant Joan Despin (Bartzelona, Herrialde Katalanak) jokatuko du asteburuan, multzoko lider den Bartzelona Bren aurka. Bihar izango da, 16:30etik aurrera, Joan Gamper kirol hirian. 41 punturekin Zilarrezko Mailako lidergoan...

Oñatin du partida Pasaiak, igandean, Aloña Mendiren Azkoagain zelaian, 16:30etik aurrera. Autobusa 14:00etan abiatuko da Antxotik. Bestalde, Kadeteen Mailan, derbya jokatuko dute igandean Trintxerpek eta Pasaiak, 12:00etatik aurrera, Trintxerren.

Pasaiako PSE-EEk antolatuta, datorren asteazkenean, hilaren 18a, hiri hondakinen kudeaketaren gaineko hitzaldia izango da Trintxerpeko alkateordetzan. Hizlaria, PSE-EEko Gipuzkoako Ingurumen idazkaria Denis Itxaso izango da. Hitzaldia 18:00etan izango ...

Atzo goizean Luis Yerga zendu zen, hiru hamarkadetan Real Unioneko masajista izandakoa. 1974 urtetik lehen taldeko masajista izan zen Yerga, azaroan lana utzi zuen arte. Hil horretan omenaldia egin zitzaion eta Salamancaren aurkako partidan ohorezko sa...

Datorren igandean, hilak 22, Dejabuk Gure bide galduak ikuskizun arrakastatsua emango du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Lan horrekin antzerki konpainiak Donostiako Antzerki Saria irabazi zuen joan den otsailean. Dejabuk bigarren al...

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako bi piraguista ariko dira asteburu honetan Verducidon (Pontevedra, Galizia) egingo duten pistako Espainiako Kopan. Mikel Sanchezek kanoako lasterketan jardungo du eta Olatz Zabalak kaiakean, biak 23 urtez az...

Hil honetako kantu jira bihar eguerdian egingo dute. Ohi bezala, Herriko plazatik irtengo dira, 12:00etan, eta herriko kaleetatik ibiliko dira abesten. Udal Txistulari Taldearekin batera egingo dute kantu jira. Bestalde, etzi goizean txistulariek diana...

Eskubaloiko Lehen Nazional Mailako azken jardunaldia asteburu honetan izango da, eta Ereintzak BM Colindres izango du aurrez aurre. Hemendik aurrera, igoera fasean sartuko da taldea. Hilaren bukaeran hasiko da. Azken partidua izango denez, festa izatea...

Gazte Asanbladak bere hirugarren Zizt aldizkaria kaleratu du. Erreportajea, kronikak, baita lehiaketa ere.


Bihar abiatuko da Mutrikun Gipuzkoako trainerrilla liga. Pasaiako hamaika ontziak parte hartuko dute estropadan: Gazteen Mailan, mutiletan, San Juanek eta San Pedrok trainerrilla banarekin parte hartuko dute. Nesketan, berriz, bi ontziak San Juanenak i...

Hilaren 22an, igandea ospatuko du Itsastarrak-ek Finalistaren eguna. Mendizaleek taldeak antolatutako lehiaketetan lortutakoak saritzeko eguna izaten da Finalista eguna. Horregatik derrigorrezko mendi irteeraren ondoren, bazkaria egin ohi dute taldeko mendizaleek. Aurten Leitzatik abiatuko da ibilaldia, eta Aritz mendi lerroa zeharkatuz, Zuparrobi mendiraino igoko dira. Eguraldiak baimentzen badu, sariak gailurrean banatuko dituzte, 12:00etan. Bazkaria Leitzako Musunzar jatetxean izango da. Izena emateko ondorengo telefono zenbakietara dei daiteke: 943 390 726; 943 396 055; edota 943 396 029.

Merkatruke Azoka antolatu du Gazte Foruak hilaren 28rako. Doneztebe plazan izango da, 16:30etik aurrera. Azokaren helburua, honakoa: etxean erabiltzen ez diren gauzak trukatzea, dirurik gabe. Azoka osatzeko baliabideak jarri ditu Gazte Foruak. Batetik,...

Emakumeen Bigarren Mailako 24. jardunaldiko partida jokatuko du etzi (igandea) Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak Bilbon, San Ignacioren kontra. 12:00etan hasiko da partida Bilboko auzo horretako futbol zelaian. Sailkapen nagusian bigarr...

Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak antolatuta, Espainiako II. Errepublikaren 81. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte datozen egunetan. Bihar, ohiko martxa errepublikarra egingo dute, 12:30etik aurrera, Errepublikaren garai ...

Zero zabor: posible al da atez tekorik gabe? izenburupean hitzaldia antolatu dute astearterako Donibanen. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Trintxerpeko alkateordetzan.

EAJk poza agertu du Antxon, Luzuriagako aparkalekua txukundu dutelako. Argitu dutenez, antxotarren kexak entzun ondoren, maiz eskatu diote alkatea eta gobernu taldeari Luzuriaga konpontzeko, herritar asko “kotxeetan sortzen ziren etengabeko kalte...

Udal aldizkariko martxoko zenbakia banatzen hasi ziren atzo, 59.a. Besteak beste, udal aurrekontuen eta autobus linea berrien gainean jarduten du martxoko zenbakiak, eta San Juan plazaren iraganari begirada bat ere botatzen dio. 20.000 etxe baino gehia...