Luzuriagako aparkalekua txunkundu dutelako poztasuna agertu du EAJk

EAJk poza agertu du Antxon, Luzuriagako aparkalekua txukundu dutelako. Argitu dutenez, antxotarren kexak entzun ondoren, maiz eskatu diote alkatea eta gobernu taldeari Luzuriaga konpontzeko, herritar asko “kotxeetan sortzen ziren etengabeko kalte...

EAJk poza agertu du Antxon, Luzuriagako aparkalekua txukundu dutelako. Argitu dutenez, antxotarren kexak entzun ondoren, maiz eskatu diote alkatea eta gobernu taldeari Luzuriaga konpontzeko, herritar asko “kotxeetan sortzen ziren etengabeko kalteez” kexu zirelako. Orubea asfaltatu gabe  txukundu izana txalotu dute. Izan ere “EAJk jakin badaki laster hasiko direla bigarren faseko lanak” eta horregatik defendatu omen du “asfaltatze oso bat ez zela beharrezkoa”.  Honenbestez, Pasaiako EAJk gobernu taldea zoriondu “bai gure taldea, eta bai antxotar asko aspaldian eskatzen ari ziren hobetze hauek aurrera eramateagatik”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.