San Ignacio-Oiartzun, etzi, Bilbon

Emakumeen Bigarren Mailako 24. jardunaldiko partida jokatuko du etzi (igandea) Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak Bilbon, San Ignacioren kontra. 12:00etan hasiko da partida Bilboko auzo horretako futbol zelaian. Sailkapen nagusian bigarr...

Emakumeen Bigarren Mailako 24. jardunaldiko partida jokatuko du etzi (igandea) Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak Bilbon, San Ignacioren kontra. 12:00etan hasiko da partida Bilboko auzo horretako futbol zelaian. Sailkapen nagusian bigarrenak dira oiartzuarrak, Athletic Club B liderretik lau puntura. Bilboko partida bukatuta jakingo da azken bi jardunaldietan Ligako txapeldun izateko aukera izango ote duten urdinek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.