Luis Yerga hil da, Real Unioneko masajista izandakoa
Atzo goizean Luis Yerga zendu zen, hiru hamarkadetan Real Unioneko masajista izandakoa. 1974 urtetik lehen taldeko masajista izan zen Yerga, azaroan lana utzi zuen arte. Hil horretan omenaldia egin zitzaion eta Salamancaren aurkako partidan ohorezko sa...
Atzo goizean Luis Yerga zendu zen, hiru hamarkadetan Real Unioneko masajista izandakoa. 1974 urtetik lehen taldeko masajista izan zen Yerga, azaroan lana utzi zuen arte. Hil horretan omenaldia egin zitzaion eta Salamancaren aurkako partidan ohorezko sakea egin zuen. Azken hilabeteak gaixo eman zituen eta martxoaren 25ean Logroñesen aurkako partidan jokalari txuribeltzek bera animatzeko kamisetak jantzi zituzten. Bihar egingo dute hileta elizkizuna, Junkaleko Amaren elizan, 19:00etan.
