Zabala eta Sanchez pistako Espainiako Kopan ariko dira
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako bi piraguista ariko dira asteburu honetan Verducidon (Pontevedra, Galizia) egingo duten pistako Espainiako Kopan. Mikel Sanchezek kanoako lasterketan jardungo du eta Olatz Zabalak kaiakean, biak 23 urtez az...
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako bi piraguista ariko dira asteburu honetan Verducidon (Pontevedra, Galizia) egingo duten pistako Espainiako Kopan. Mikel Sanchezek kanoako lasterketan jardungo du eta Olatz Zabalak kaiakean, biak 23 urtez azpiko mailan. 1000 metroko ibilbidea egin beharko du bakoitzak. Biek helburu bera dute, modalitate bakoitzari dagokion finalera sailkatzea.
