Arrate Egañaren ‘Paradisua’ liburua prest
Astelehenean lan berri bat aurkeztuko du Arrate Egaña idazle errenteriarrak: Paradisua. Elkar argitaletxeak jakinarazi duenez, bost istorio batu ditu Egañak helduentzako bere lehenengo bilduma honetan: “Kontatzen den historia bezainbat, pertson...
Astelehenean lan berri bat aurkeztuko du Arrate Egaña idazle errenteriarrak: Paradisua. Elkar argitaletxeak jakinarazi duenez, bost istorio batu ditu Egañak helduentzako bere lehenengo bilduma honetan: “Kontatzen den historia bezainbat, pertsonaien erretratuak, haien arteko harremanak, bizi duten giroa zaindu ditu, testuari dentsitatea eta aberastasuna emanez, irakurleak geruzaz geruza deskubritu beharko duena”.
Orain arte haur eta gazte literaturan sartua ibili da Egaña, eta hain zuzen, iaz Lizardi Saria irabazi zuen Giltza lanari esker. Lizardi Saria erreferentea da haur eta gazteen euskarazko literaturan idazle handiek irabazi baitute: Mariasun Landa, Bernardo Atxaga, Felipe Juarisiti, Pello Esnal, Xabier Mendiguren Elizegi…
