Euskadiko Sprint Txapelketa egingo dute igandean, Bidasoan
Datorren igandean, hilaren 22an, Bidasoa ibaiko San Migel eremuan ur bizietako piraguismoko Euskadiko Jaitsiera Txapelketa egingo dute, Sprint modalitatean. Euskadiko Piraguismo Federazioa eta Santiagotarrak Arraun Elkartea ari dira proba antolatzen. ...
Datorren igandean, hilaren 22an, Bidasoa ibaiko San Migel eremuan ur bizietako piraguismoko Euskadiko Jaitsiera Txapelketa egingo dute, Sprint modalitatean. Euskadiko Piraguismo Federazioa eta Santiagotarrak Arraun Elkartea ari dira proba antolatzen.
Egiraraua:
- 10:00etan, lehen itzulia.
- 11:30ean, bigarren tzulia.
- 13:00etan, lehen itzulia patruilaka.
- 14:00etan, sari banaketa.
San Migel eremura joateko aukerarik ez duenak Euskadiko Piraguismo Federazioaren webgunetik emaitzak jarraitzeko aukera izango du: www.fvpiraguismo.org helbidean.
