Hilaren 26an aurkeztuko dute Oiartzungo Herrira mugimendua
Elkarretaratzeak egingo dituzte ostiralero eta erronka hilaren 27an; Artasoren barrikotea arrakastatsua izan da Datorren ostegunean, hilaren 26an, Oiartzungo Herrira mugimendua aurkeztuko dute. Manuel Lekuona Bibliotekan izango da aurkezpena, 19:30ean. Herrira mugimendua sortzeko lanean hamarnaka herritarrek asteak daramatzate biltzen. Bilera horiek irekiak izan dira herritar guztientzat, eta aurkezpen ekitaldia ere hala izango da: «Presoen eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahi duen orok du tokia deialdi horretan». Oiartzunen, Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan bezala, Herrira mugimenduaren sarea osatzen ari dira. Egindako bileretan, dagoeneko hainbat erronka eta helburu finkatu dituzte, «Euskal Herrian hutsik dauden aulkiak betetzeko helburuarekin». Hala, ostiral honetatik aurrera, ostiralero elkarretaratzeak egingo dituzte Doneztebe plazan, 20:00etan. Horrez gain, hilabeteko azken ostiraletan kartelada egingo dute, ohi bezala, 20:00etan plazatik abiatuta. Hilaren 27an, erronka Apirileko azken ostirala, baina, berezia izango dela iragarri dute: ez da elkarretaratzerik izango, erronka bat baizik, preso ohiek pasa den larunbatean botatakoa. Larunbatean, urtero Karrikako Artaso elkarteak antolatzen duen barrikotea egin zuten Elorsoro kiroldegian, «preso eta iheslarien etxeratzearen alde». Arrakastatsua izan zen. Izan ere, salgai jarritako sarrera guztiak saldu ziren, eta 320 lagun elkartu ziren bertan. Barrikotea Ander Errandonea Ordoxelai eta Estanis Lopez preso ohiek ireki zuten, hasierako txotxarekin. Batetik, herritarrek emandako elkartasuna eta laguntasuna eskertu zituzten. Bestetik, gogoan [...]
Elkarretaratzeak egingo dituzte ostiralero eta erronka hilaren 27an; Artasoren barrikotea arrakastatsua izan da
Datorren ostegunean, hilaren 26an, Oiartzungo Herrira mugimendua aurkeztuko dute. Manuel Lekuona Bibliotekan izango da aurkezpena, 19:30ean.
Herrira mugimendua sortzeko lanean hamarnaka herritarrek asteak daramatzate biltzen. Bilera horiek irekiak izan dira herritar guztientzat, eta aurkezpen ekitaldia ere hala izango da: «Presoen eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahi duen orok du tokia deialdi horretan».
Oiartzunen, Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan bezala, Herrira mugimenduaren sarea osatzen ari dira. Egindako bileretan, dagoeneko hainbat erronka eta helburu finkatu dituzte, «Euskal Herrian hutsik dauden aulkiak betetzeko helburuarekin».
Hala, ostiral honetatik aurrera, ostiralero elkarretaratzeak egingo dituzte Doneztebe plazan, 20:00etan. Horrez gain, hilabeteko azken ostiraletan kartelada egingo dute, ohi bezala, 20:00etan plazatik abiatuta.
Hilaren 27an, erronka
Apirileko azken ostirala, baina, berezia izango dela iragarri dute: ez da elkarretaratzerik izango, erronka bat baizik, preso ohiek pasa den larunbatean botatakoa.
Larunbatean, urtero Karrikako Artaso elkarteak antolatzen duen barrikotea egin zuten Elorsoro kiroldegian, «preso eta iheslarien etxeratzearen alde». Arrakastatsua izan zen. Izan ere, salgai jarritako sarrera guztiak saldu ziren, eta 320 lagun elkartu ziren bertan.
Barrikotea Ander Errandonea Ordoxelai eta Estanis Lopez preso ohiek ireki zuten, hasierako txotxarekin. Batetik, herritarrek emandako elkartasuna eta laguntasuna eskertu zituzten. Bestetik, gogoan izan zituzten «espetxeetan dauden lagunak eta euren herrietatik kanpo dauden iheslariak».
Horrez gain, gainontzeko preso ohiekin batera erronka bota zuten. Barrikotean izan ziren herritarrei soka mutur bana banatu zieten, eta hilaren 27an plazara soka hori eramatera animatu zituzten. Ostiral horretan bertan jakingo dituzte erronka horren nondik norakoak plazara gerturatzen direnek.
Preso ohiek ez ezik, Oiartzungo Herrira mugimenduak ere hartu zuen hitza barrikotean. Herrirako kideek, herritarrak aurkezpenera animatu zituzten, baita elkarretaratzeetan parte hartzera, karteladetara, eta nola ez, hilaren 27ko erronkara.

