Irungo arraunlari gazteek Cazaubon-go estropadetan parte hartu dute
Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko haurrek eta kadeteek Cazaubon-go (Armagnac, Okzitania) Nazioarteko Estropadetan parte hartu zuten joan zen asteburuan. Aitzpea Gonzalez izan zen irundarren artean onena: Olatz Aipeolearekin bater...
Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko haurrek eta kadeteek Cazaubon-go (Armagnac, Okzitania) Nazioarteko Estropadetan parte hartu zuten joan zen asteburuan. Aitzpea Gonzalez izan zen irundarren artean onena: Olatz Aipeolearekin batera Haur Mailako biko scullean irabazi zuen, eta skiffean bigarren geratu zen.
- Aitzpea Gonzalez eta Olatz Aizpeolea, lehenak Haurren Mailako biko scullean.
- Olatz Gonzalez eta Mikele Eizagirre, bigarrenak Kadete Mailako biko scullean.
- Beñat Eizagirre, bigarren Kadete Mailako skiffean.
- Aitzpea Gonzalez, bigarren Haurren Mailako skiffean.
- Mikele Eizagirre, bigarren Kadete Mailako skiffean.
- Alex Arellano eta Mikele Eizagirre, hirugarrenak Gazte Mailako biko scullean.
