‘Nembrot’ eta ‘Ihes betearekin’ literatur solasaldiak
Hilero bezala, apirilean ere egingo dituzte literatur solasaldiak, eta gaur gaztelaniaz eta bihar euskaraz izango dira. Gaur, Jose Maria Perez Alvarezen Nembrot liburuaren gainean ariko dira, eta Jose Luis Canchok koordinatuko du. 19:00etan hasiko da X...
Hilero bezala, apirilean ere egingo dituzte literatur solasaldiak, eta gaur gaztelaniaz eta bihar euskaraz izango dira. Gaur, Jose Maria Perez Alvarezen Nembrot liburuaren gainean ariko dira, eta Jose Luis Canchok koordinatuko du. 19:00etan hasiko da Xenpelar Etxeko haur liburutegian (1. solairuan).
Bihar ere izango da saioa, baina euskaraz: Anjel Lertxundiren Ihes betea liburuaren gainean hitz egingo dute. Ane Mayoz ibiliko da koordinatzaile lanetan.
