Olaldeko etxebizitza tasatuak: baldintzak
Maiatzaren 10era arte eman daiteke izena, Etxebizitza Bulegoan. Fermiñene etxean, 943 49 10 00 zenbakian, edota etxebizitza@oiartzun.org helbide elektronikoan. Honako baldintzak bete behar dira izena emateko: Adinez nagusia edo emantzipatua izatea. Etxebizitzarik ez izatea. Oiartzunen erroldatuta egotea 2012ko urtarrilaren 1az geroztik. Edo azken 15 urteetan gutxienez bost urtez egon izana. Eta azkenik, Oiartzunen etenik gabe lanean aritu izana azken hamar urteetan. Errolda baldintza dutenek lehentasuna edukiko dute. 2010. urtean titular izango diren guztien artean 12.000 euro eta 50.700 euro bitarteko diru sarrera haztatuak (ponderatuak) izatea. Aurkeztu beharreko dokumentuak: Bizikidetza-unitatearen 14 urte baino gehiago daukaten kideen Nortasun Agiria, pasaportea edo egoitza-txartelaren fotokopia. Familia-liburuaren fotokopia, adingabeko seme-alabarik izanez gero. Banatze edo dibortzio kasuan, adingabeko seme-alaben zaintza zuri dagokizula zehazten duen epai judiziala eta hitzareman erregulatzailea. 2010 zergaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren originala eta kopia. Horretaz gain, kotizaziorik gabeko prestaziorik jasoz gero, dagokion egiaztagiria. PFEZ aitortu beharrez ez izanez gero: a) 2010 zergaldian PFEZ aitortu beharrik ez zegoela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren egiaztagiria. b) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako lan bizitzako egiaztagiria. c) Besteren konturako langilea izanez gero, 2010. zergaldian kontzeptu guztiak direla-eta jasotako sarrera gordinak adierazten dituen agiria, enpresak edo enplegu-emaileak egina (10T). d) Pentsiodunek, edo bestelako beka, prestazio edo [...]
Maiatzaren 10era arte eman daiteke izena, Etxebizitza Bulegoan. Fermiñene etxean, 943 49 10 00 zenbakian, edota etxebizitza@oiartzun.org helbide elektronikoan.
Honako baldintzak bete behar dira izena emateko:
- Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.
- Etxebizitzarik ez izatea.
- Oiartzunen erroldatuta egotea 2012ko urtarrilaren 1az geroztik. Edo azken 15 urteetan gutxienez bost urtez egon izana. Eta azkenik, Oiartzunen etenik gabe lanean aritu izana azken hamar urteetan. Errolda baldintza dutenek lehentasuna edukiko dute.
- 2010. urtean titular izango diren guztien artean 12.000 euro eta 50.700 euro bitarteko diru sarrera haztatuak (ponderatuak) izatea.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Bizikidetza-unitatearen 14 urte baino gehiago daukaten kideen Nortasun Agiria, pasaportea edo egoitza-txartelaren fotokopia.
- Familia-liburuaren fotokopia, adingabeko seme-alabarik izanez gero.
- Banatze edo dibortzio kasuan, adingabeko seme-alaben zaintza zuri dagokizula zehazten duen epai judiziala eta hitzareman erregulatzailea.
- 2010 zergaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren originala eta kopia.
- Horretaz gain, kotizaziorik gabeko prestaziorik jasoz gero, dagokion egiaztagiria.
- PFEZ aitortu beharrez ez izanez gero: a) 2010 zergaldian PFEZ aitortu beharrik ez zegoela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren egiaztagiria. b) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako lan bizitzako egiaztagiria. c) Besteren konturako langilea izanez gero, 2010. zergaldian kontzeptu guztiak direla-eta jasotako sarrera gordinak adierazten dituen agiria, enpresak edo enplegu-emaileak egina (10T). d) Pentsiodunek, edo bestelako beka, prestazio edo sorospenik dutenek, dagokion egiaztagiria, 2010 ekitaldikoa.
- Erroldaren ziurtagiria (historikoa).
- Bertan lan egiten duela egiaztatzeko, berriz, eskatzaileek berak bere enpresaren (edo enpresen) ziurtagiria(k) aurkeztu beharko dituzte, eta lan bizitzaren ziurtagiria.
- Etxebizitzaren titularrak izango diren guztien ondasunen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Ogasunak emana.
- Mugikortasun urriko ezgaitasun fisikoa dutenek, hori badutela eta ezgaitasuna nolakoa den egiaztatzen duen agiria, dagokion organismoak emana: gurpil-aulkia, ibiltzeko nahitaez bi makila behar izatea, edo ezgaitasun baremoko zazpi puntu edo gehiago izatea.
Informazio gehiago: www.oiartzun.org.
