Promoziotik hiru puntura jarri da Real Union, Salamancan galdu eta gero
Denboraldia amaitzeko lau partida falta direnenean, datorren urtea prestatzen hasteko unea atzeratzen ari da Real Union; gehiago, datorren denboraldia zein mailatan jokatuko ez dago argi, egunetik egunera etorkizuna goibeltzen ari baitzaio Irungo futbo...
Denboraldia amaitzeko lau partida falta direnenean, datorren urtea prestatzen hasteko unea atzeratzen ari da Real Union; gehiago, datorren denboraldia zein mailatan jokatuko ez dago argi, egunetik egunera etorkizuna goibeltzen ari baitzaio Irungo futbol taldeari. Herenegun Salamancan galdu zuen Unionek (1-0), eta aurkari zuzenek jardunalia baliatu dute arnasa hartzeko.
Unionen porrota baino emaitza txarragoak izan ziren Real Bren berdinketa Ponferradan (2-2) eta Palenciaren garaipena Amorebietaren kontra (1-0). Reala dago orain Palenciak utzi duen promozio postuan: Realak 40 puntu ditu, Palenciak 42 eta Real Unionek 43.
Datorren asteburuan etxean jokatuko dute txuribeltzek, sailkapeneko bigarren postuan dagoen Ponferradinaren kontra.
