Santiagotarrak hirugarren Espainiako Kopako bigarren proban
Joan zen larunbatean Espainiako VII. Olinpiar Slalom Kopako bigarren proba egin zuten La Seu d’Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak). Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteak hara eramandako taldeak hirugarren postua lortu zuen, 20 talderen atean....
Joan zen larunbatean Espainiako VII. Olinpiar Slalom Kopako bigarren proba egin zuten La Seu d’Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak). Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteak hara eramandako taldeak hirugarren postua lortu zuen, 20 talderen atean. Gainera, zazpi piraguista lehen hiruen artean geratu ziren, bakoitzak bere proban:
- Joan Crespo, 1.a Helduen Mailako K-1ean.
- Esteban Arakama, 1.a Beteranoen Mailako K-1ean.
- David Perez, 2.a Helduen Mailako C1ean.
- Jokin Sanchez, 2.a Gazte Mailako C-1ean.
- Urko Zabaleta, 2.a Beteranoen Mailako K-1ean.
- Osler Martinez, 3.a Helduen Mailako C-1ean.
- Marta Molino, 3. nesken Gazte Mailako K-1ean.
