
Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Irunen, neska-lagun ohia jo egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Iturri haren arabera, Katea auzoan izan zen erasoa, arratsaldean, eta gizonak emakumea lepotik heldu...

Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, Irunen, neskalagun ohia jo egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Iturri horren arabera, Katea auzoan harrapatu zuen emakumea, arratsaldean, lepotik heldu eta lurrera...

Mutxikoen laugarren saioa igandean egingo dute, 12:00etan, Doneztebe plazan. Helduen Tailerretako dantza taldeek antolatu dute ekimena beste behin ere. Antolatzaileen asmoa hilabetean behin mutxiko saioa egitea da.

Ostegunetan musika izan ohi da protagonista De Cyne Reynan, eta oraingoan, Javier Ruiz musikari donostiarraren bisita jasoko dute. Askotariko doinuak jotzen ditu: Latinoameriketako musika, pop, rock… Kontzertu horretan, gainera, Manu Larramendi e...

Don Boscoko ikasleek ikasi ez ezik praktikak ere euskaraz egitea sustatu nahi dute. Hala, gaur goizean hitzarmena sinatu dute ikastetxean bertan ekimenaren bultzatzaileek: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Luis Mari Carrasco Don Boscoko zuzendariord...

Aiton Borda Lezoko erretiratuen elkarteko kideek hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako. Bertan osasun gaiak izango dituzte hizpide. Zehazki, Alzheimerra eta buruko infartuak (iktusak) izango dira gaur arratsaldean jorratuko dituzten osasunari lotutako gaiak. Garunak osasuntsu iraun dezan prebentzioa beharrezkoa dela nabarmendu du herriko erretiratuen elkarteak, eta hitzaldian horri buruzko hainbat argibide emango dituzte. Horiek guztiak jakin nahi dituztenak, Donibane kaleko Kultura Aretora hurbildu besterik ez dute egin behar, arratsaldeko lautan. Bi bidaia Bestalde, gogorarazi dute bi txango egingo dituztela. Alde batetik, gaur zortzi Bilbora joango dira, Guggenheim museoa eta Alondegia ikustera, besteak beste. Bilboko Montenegro jatetxean bazkalduko dute. Ekainaren 23tik 30era Benidormera (Alacant, Herrialde Katalanak) joango dira herriko erretiratuak, autobusez. Izena eman eta informazio gehiago nahi dutenak elkartearen bulegotik pasatu daitezke, asteartetik ostiralera. Ordutegia 11:00etatik 12:30era da. Aiton Bordak gogorarazi duenez, autobusa bete arte egongo da izena emateko aukera.

Haurrek txotxongiloekin gozatu ahal izango dute datozen bi ostiraletan. Izan ere, urtero bezala, aurten ere Lezoko Udalak txotxongilo emanaldiak antolatu ditu. Etzi, Kontakatillu antzerki taldearen txanda izango da. Katillukadak antzezlana aurkeztuko dute Gezala Auditoriumean, 17:00etatik aurrera. Ez da sarrerarik ordaindu behar emanaldiaz gozatzeko. Antzezlan horrek Katillu izeneko bertsolari ohiaren istorioa kontatzen du. Azken hogeita hamar urteetan txotxongiloekin batera aritu da ipuinak kontatzen, baita tortilla patata egiten ere. Antzezlanak txotxongiloak manipulatzeko bost teknika erakusten ditu, lau ipuin laburretan zehar. Guztira, 55 minutuko luzera izango du Kontakatillu konpainiaren lanak. Arkaitz Estiballes eta Uxue Alberdi bertsolariek zein Kukubiltxo antzerki taldeak parte hartu dute antzezlana idazteko orduan, besteak beste. ‘Bikokote’, bigarrena Hurrengo asteko ostiralean, hilaren 27an, Ttinbili Ttanbala antzerki taldearen txanda izango da. Bere lanik berriena oholtzaratuko dute Gezala Auditoriumean: Bikokote. Obra horrek txotxongiloak zein aktoreak batzen ditu. Bi baleagizon dira (Ibai Esoain eta Hodei Unzueta aktoreak) lanaren oinarria, eta istripua izaten dute. Uharte huts batera iristen dira, eta bizimodu bakartia arintze aldera, bi koko hartu eta txotxongilo bilakatzen dituzte. Hori da izenburuaren arrazoia, bikoteak bi koko erabiltzen dituelako. Gainera, munduaren berri izango dute uharte horretan, itsasoak bertaraino eramaten dituen objektuen bidez. Etzikoa bezala, antzezlana 17:00etan hasiko da. Doan izango da, eta 50 [...]

Berria taldearen aldeko Zure ziztada behar dugu kanpainaren barruan bilera egingo dute gaur Zuloaga Etxean, 19:30ean hasita. Informazio kanpainia herrian zabaltzeko ideiak jaso nahi dituzte, besteak beste. Berria egunkaria eta eskualdetako Hitzek osatz...

Arantza izena duten emakumeen topaketa egingo dute maiatzaren 6an Arantzazuko santutegian. Zazpigarren topaketa izango da. Joateko interesa dutenentzako autobusa antolatzen ari dira, eta herritik ere pasatuko da. Autobusez joan nahi dutenek 943 81 44 3...

Jaien atarian Antxon urtero koadrilek jokatzen duten futbito txapelketa prest da. Antolatzaileek iragarri dutenez, izena emateko epea maiatzaren 2ra arte izango da zabalik, eta egun berean egingo dute lehen bilera, 19:30ean, Azokan. Bilerara talde bako...


10:00etan aterako dira Kausoroko parkinetik; ‘Gipuzkoa ezagutzeko sei plan’ liburuxkan jaso dute ibilaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak irteera antolatu du iganderako, hilaren 22rako, Aiako Harrian barrena. Nahi duen orok parte har dezake. 10:00etan a...

Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren inguruko epaiketak jarraipena du gaur Donostiako Lurralde Auzitegian, auzitegiko presidente Iñaki Subijana buru duen epaimahaiak Jose Maria Bravo Irungo bulegoko zuzendari ohiaren defentsak epaiketa bertan behera ...

Bost alderdiek estrategia nazionalerako konpromisoaren eskema adosturik daukate, eta haren berri emango dute apirilaren 28an, Ficoba erakustazokan. Atzo Baionan egindako prentsaurreko batean eman zuten deialdiaren berri. Ezker abertzaleko kide den Xabi...

Etzi, ostiralarekin, Kasual Friday-a egingo dute Olaberriako Bitamine Faktorian. Hiru orduz kultur jarduera batez gozatzeko aukera izango da, eta zenbait edari eta pintxo dastatzeko ere (5 euro ordainduta edari bat eta nahi adina janari). Antolatzailee...

Irungo Lakaxita gaztetxeak zazpi urte beteko ditu asteburuan, eta ezer aldatu ez dela aldarrikatzeko bideari ekin zioten bezala ospatuko dute, Jaion batekin. Izan ere, 2004an Gazte Asanbladak antolatutako hirugarren jai ibiltaria baliatu zuten Anakako ...

Jose Maria Zabalza zinegilearen gaineko zikloaren barruan La furia del hombre lobo (1970) pelikula emango dute gaur, Amaia Kultur Zentroan, 19:30etik aurrera. Bihar, Plomo sobre Dallas (1969) emango dute, leku eta ordu berean.