Aiako Harrian zehar ibilaldia antolatu du aldundiak 22rako

10:00etan aterako dira Kausoroko parkinetik; ‘Gipuzkoa ezagutzeko sei plan’ liburuxkan jaso dute ibilaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak irteera antolatu du iganderako, hilaren 22rako, Aiako Harrian barrena. Nahi duen orok parte har dezake. 10:00etan a...

10:00etan aterako dira Kausoroko parkinetik; ‘Gipuzkoa ezagutzeko sei plan’ liburuxkan jaso dute ibilaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiak irteera antolatu du iganderako, hilaren 22rako, Aiako Harrian barrena. Nahi duen orok parte har dezake.

10:00etan aterako dira mendizaleak igandean, Artikutzako bidean dagoen Kausoroko aparkalekutik. Hiru ordu inguruko ibilaldia izango da, «familia giroan egiteko modukoa». Horrez gain, bi gidari izango dira ibilbidean zehar, azalpenak emateko.

Gipuzkoan, sei plan
Aldundiak Gipuzkoa ezagutzeko sei plan liburuxka argitaratu du. Horren barruan dago Aiako Harriko ibilaldia, eta igandean egiteko aukera emango dute. Liburuxka horretan jaso dituzten gainontzeko bost planak honakoak dira: Pagoeta, Aralar, Aizkorri-Aratz, Talaiako ibilbidea, eta Zumaia inguruko flyschak.

Liburuxka nahi duenak Turismo Bulegoan (Fermiñene etxean) eska dezake, doan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.