Berria taldearen kanpainaren bilera egingo dute Zuloaga Etxean, gaur
Berria taldearen aldeko Zure ziztada behar dugu kanpainaren barruan bilera egingo dute gaur Zuloaga Etxean, 19:30ean hasita. Informazio kanpainia herrian zabaltzeko ideiak jaso nahi dituzte, besteak beste. Berria egunkaria eta eskualdetako Hitzek osatz...
Berria taldearen aldeko Zure ziztada behar dugu kanpainaren barruan bilera egingo dute gaur Zuloaga Etxean, 19:30ean hasita. Informazio kanpainia herrian zabaltzeko ideiak jaso nahi dituzte, besteak beste. Berria egunkaria eta eskualdetako Hitzek osatzen dute Berria taldea, besteak beste.
Inoiz baino irakurle gehiago izan arren, diru sarrerak gutxitzen ari zaizkio Berria taldeari. Horregatik, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko kanpaina abiatu dute, Berrialagunak gehitu eta dirua biltzeko. Gaurkoa hirian egiten den bigarren bilera izango da; martxoaren 20an egin zuten lehenengoa eta 30 lagun inguru elkartu ziren bertan.
