Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

‘Katillukadak’ txotxongilo emanaldia taularatuko dute Gezalan, etzi

Haurrek txotxongiloekin gozatu ahal izango dute datozen bi ostiraletan. Izan ere, urtero bezala, aurten ere Lezoko Udalak txotxongilo emanaldiak antolatu ditu. Etzi, Kontakatillu antzerki taldearen txanda izango da. Katillukadak antzezlana aurkeztuko dute Gezala Auditoriumean, 17:00etatik aurrera. Ez da sarrerarik ordaindu behar emanaldiaz gozatzeko. Antzezlan horrek Katillu izeneko bertsolari ohiaren istorioa kontatzen du. Azken hogeita hamar urteetan txotxongiloekin batera aritu da ipuinak kontatzen, baita tortilla patata egiten ere. Antzezlanak txotxongiloak manipulatzeko bost teknika erakusten ditu, lau ipuin laburretan zehar. Guztira, 55 minutuko luzera izango du Kontakatillu konpainiaren lanak. Arkaitz Estiballes eta Uxue Alberdi bertsolariek zein Kukubiltxo antzerki taldeak parte hartu dute antzezlana idazteko orduan, besteak beste.   ‘Bikokote’, bigarrena Hurrengo asteko ostiralean, hilaren 27an, Ttinbili Ttanbala antzerki taldearen txanda izango da. Bere lanik berriena oholtzaratuko dute Gezala Auditoriumean: Bikokote. Obra horrek txotxongiloak zein aktoreak batzen ditu. Bi baleagizon dira (Ibai Esoain eta Hodei Unzueta aktoreak) lanaren oinarria, eta istripua izaten dute. Uharte huts batera iristen dira, eta bizimodu bakartia arintze aldera, bi koko hartu eta txotxongilo bilakatzen dituzte. Hori da izenburuaren arrazoia, bikoteak bi koko erabiltzen dituelako. Gainera, munduaren berri izango dute uharte horretan, itsasoak bertaraino eramaten dituen objektuen bidez. Etzikoa bezala, antzezlana 17:00etan hasiko da. Doan izango da, eta 50 [...]

lezoko hitza
Oarsoaldea
2012/04/18

Haurrek txotxongiloekin gozatu ahal izango dute datozen bi ostiraletan. Izan ere, urtero bezala, aurten ere Lezoko Udalak txotxongilo emanaldiak antolatu ditu.

Etzi, Kontakatillu antzerki taldearen txanda izango da. Katillukadak antzezlana aurkeztuko dute Gezala Auditoriumean, 17:00etatik aurrera. Ez da sarrerarik ordaindu behar emanaldiaz gozatzeko.

Antzezlan horrek Katillu izeneko bertsolari ohiaren istorioa kontatzen du. Azken hogeita hamar urteetan txotxongiloekin batera aritu da ipuinak kontatzen, baita tortilla patata egiten ere.

Antzezlanak txotxongiloak manipulatzeko bost teknika erakusten ditu, lau ipuin laburretan zehar. Guztira, 55 minutuko luzera izango du Kontakatillu konpainiaren lanak.

Arkaitz Estiballes eta Uxue Alberdi bertsolariek zein Kukubiltxo antzerki taldeak parte hartu dute antzezlana idazteko orduan, besteak beste.

 

‘Bikokote’, bigarrena

Hurrengo asteko ostiralean, hilaren 27an, Ttinbili Ttanbala antzerki taldearen txanda izango da. Bere lanik berriena oholtzaratuko dute Gezala Auditoriumean: Bikokote.

Obra horrek txotxongiloak zein aktoreak batzen ditu. Bi baleagizon dira (Ibai Esoain eta Hodei Unzueta aktoreak) lanaren oinarria, eta istripua izaten dute. Uharte huts batera iristen dira, eta bizimodu bakartia arintze aldera, bi koko hartu eta txotxongilo bilakatzen dituzte. Hori da izenburuaren arrazoia, bikoteak bi koko erabiltzen dituelako.

Gainera, munduaren berri izango dute uharte horretan, itsasoak bertaraino eramaten dituen objektuen bidez.

Etzikoa bezala, antzezlana 17:00etan hasiko da. Doan izango da, eta 50 minutu inguru iraungo ditu.

 

Maiatzean, helduentzat

Maiatzean helduei zuzendutako antzerkia ikusteko aukera izango da. Maiatzaren 4an Morrison eta Gartzia antzezlana emango dute; 17an, berriz, Xentimorik gabe taularatuko dute Ramon Agirre eta Inazio Agirre aktoreek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.