Murrizketen aurrean urtebetetzerik Jaion-ena egingo du Lakaxitak larunbatean
Irungo Lakaxita gaztetxeak zazpi urte beteko ditu asteburuan, eta ezer aldatu ez dela aldarrikatzeko bideari ekin zioten bezala ospatuko dute, Jaion batekin. Izan ere, 2004an Gazte Asanbladak antolatutako hirugarren jai ibiltaria baliatu zuten Anakako ...
Irungo Lakaxita gaztetxeak zazpi urte beteko ditu asteburuan, eta ezer aldatu ez dela aldarrikatzeko bideari ekin zioten bezala ospatuko dute, Jaion batekin. Izan ere, 2004an Gazte Asanbladak antolatutako hirugarren jai ibiltaria baliatu zuten Anakako eraikina okupatzeko; ordutik, Gazte Asanbladaren Jaion-a Lakaxitaren urtebetetze festa ere bada. Aurten festa espaziala izango da larunbatean; IX. Jaion Odisea 2012, aldarrikatu zure orbita goiburukoa.
Urtero bezala, jai ibiltariak Urdanibia plazatik Anakarainoko bidea egingo du, 17:30etik hasita. Aurten Elvis Presleyren bertsioak egiten dituen Mystery Train taldearena izango da kamioi gaineko kontzertua. Gerorako bost kontzertu eta DJ bat izango dira; kamiotik behera joko dute horiek, gaztetxean.
19:30etik aurrera Los Galerna (instrumental surf) eta Jupiter Jon (primitive rock) gaztetxearen kanpoalfran joko dute. 22:00etatik aurrera musika Lakaxita barruan izango da, Joseba Irazoki abeslariaren eta Layo Raser (instrumental) eta Mutur Beltz (rock) taldeen eskutik. Ondoren, Iruñeko Farmacy Recordseko DJ Gook pintxatuko du festa amaitu arte.
