
Aurtengo Madalen Jaietako Koadrilen Eguna antolatzeko bilera deitu du gaurko Oreretako Txosna Batzordeak. Gaurkoa egiten duten lehenengo bilera izango da, eta antolatzaileek Koadrila Egunaren antolaketan zein jaian bertan parte hartzeko deia egin die...

Andra Mari Abesbatzak kontzertu bat emango du bihar Miramonen Euskadiko Orkestra Sinfonikoko tronpa jotzaileekin batera. Tropa eta ahotserako Johannes Brahms, Robert Schumann eta Franz Schubert-ek egindako piezak kantatuko dituzte Miramongo Matinee programaren barruan.

Trintxerpe Atletiko Klubak Pasai San Pedroko mendi-lasterketa antolatu du hilaren 28rako (larunbata). San Pedroko udal pilotalekutik irtengo da lasterketa, eta 16 urte beteta dituzten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. 13,5 kilometroko lasterketa izango da, % 85 menditik eta gainerakoa asfaltotik eta zementuzko pistetatik. Zailtasun gutxikoa edo ertainekoa da, edozeinek parte hartu ahal izan dezan. Gainera, irteera itsasoaren mailan dago, eta kotarik garaiena 190 m-koa da. Helmuga San Pedroko pilotalekuan egongo da, irteera bezala. Irteera ematen denetik 2 ordura itxiko da helmugako kontrola. Denbora hori gainditzen duten parte-hartzaileak kontroletik kanpo iritsiko dira. Izena emateko bi aukera daude: irteera-lerroan, Pasai San Pedroko pilotalekuan lasterketa egunean bertan, 15:30etik 16:30era, 13 €-ren truke; herrikrossa.com web orrian 10 € ordainduta; eta Donostiako Urbieta kaleko U51 eta Elkano kaleko Laister kirol dendetan, 10 €-tan. Parte hartzaileek dortsalak paparrean jarri beharko dituzte, ondo ikusteko moduan. Dutxa eta aldagela zerbitzua izango da San Pedroko udal gimnasioan eta Trintxerpe Atletiko Klubaren instalazioetan. Atleta guztiek opari bana jasoko dute parte hartzeagatik, eta kirol materiala zozketatuko da proba amaitzen duten atleta guztien artean. Garaikurra emango zaie sailkapen orokorreko lehenengo bostei (emakume nahiz gizon), klubeko lehenengo atletari, proba bukatzen duen atleta beteranoenari eta lasterketa ixten duen atletari. Atleta gazteenei ere [...]

Naturaldia natur jardunaldiak egiten ari dira egunotan Tolosan, baina inguruko herrietara ere zabalduko dira, eta maiatzaren 10ean jardunaldi horren barruko ekimen bat egingo dute Errenteria-Oreretan. Mahai inguru bat antolatu dute: Zenbat eta gehiago ...


Allerru Mendi Taldeak ikasturteko zazpigarren irteera egingo du datorren igandean, hilaren 22an. Bedaio ingurura joango dira mendizaleak. Izena eman nahi dutenek Orkidea tabernatik pasatu beharko dute (Aizkorri kalea, 4). Gaur dute izena emateko azkene...

Jaxone Mitxeltorenaren Auzolanaren kultura liburuaren aurkezpena izango da gaur, Manuel Lekuona Bibliotekan, 19:00etan. Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak antolatu du ekimena.

Etzi, larunbatarekin, Esperientziak partekatuz goiburuko mahai-ingurua egingo dute Irungo Udal Kontserbatorioan, 17:00etatik aurrera. Erakundearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan antolatzen duten bigarren mahai-ingurua izango da, eta Kontserbatorioko ikasle ohi diren Miren Gomez eta Xabier Irurzun dantzariek parte hartuko dute. Haien esperientziak egungo ikasleekin partekatuko dituzte. Sarrera denentzat irekia izango da. Miren Gomez Irungo zentroan ibili zen Sonia de Barrio Stuttgart Ballet-eko dantzariarekin ikasten, eta ondoren, María de Avila, M. Angeles Bescos (Royal Ballet-eko solista), Myrian Agar edo Lola de Avila San Francisco Ballet School-eko zuzendaria bezalako artistekin ikasten jarraitu zuen. 2001. urtetik aurrera, jaialdi eta koreografia ugaritan parte hartu du: Dantzaren Nazioarteko Eguna (Tolosa), Dantza Garaikideko Gala (Zaragoza), Drumming a Dance, Biarritzeko balleta… Azken urteetan emanaldiak eta irakaskuntza uztartu ditu; Zaragozako Actur Eskolan, Gasteizko Bikainen, Irungo Toxicen, eta Irun eta Errenteriako kontserbatorioetan irakatsi du. Xabier Irurzunek ere Sonia del Barriorekin ikasi zuen Irunen, eta ondoren Londreseko Royal Ballet School-en. Dantzari profesional gisa jardun izan du Zaragozako Balletarekin eta Victor Ullateren Balletarekin, eta nabarmentzekoak dira solista gisako emanaldiak; adierazgarrienak aipatzearren Intxaur-kraskagailua (Armando Jorgeren koreografia), Cinderela (J.Christophe Blavier-ena), Woyzeck (Davide Bombanarena), Requiem (Harold King-en koreografia), Hiru poema (Derek Deane-rena), edo Victor Ullateren Seguiriya. Gaur egun, irakasle lanetan dabil Gaztela-Leongo Dantzako Lanbide Eskolan, dantza [...]

Barrence Whitfield musikari estatubatuarrak kontzertua eskainiko du igandean Irungo Amaia Kultur Zentroan. The Savages taldearekin ariko da Whitfield, Savage Kings diskoa aurkeztuz. Irunen 80. hamarkadan sortu zen taldeko kide garrantzitsuenek joko dute: Barrence Whitfieldekin, Peter Greenbergekin eta Phil Lenkerrekin. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, ohiko lekuetan, 6,60 euroan. 1983an sortu zuten taldea, Whitfield eta Greenberg disko dena berean lan egiten zutenean. Ordurako Greenbergek bazuen beste talde batzuetan eskarmentua eta rock and roll banda instrumental bat sortua zuen Lenkerrekin. Egun batean Whitfield abesten entzun zuen Greenbergek eta talderako proposatu zuen; falta zuten ahotsa zen bera, eta hala sortu zen The savages taldea. Greenbergek berak ekoitzita, bi LP grabatu zituen The Savages-ek (Barrence Whitfield & The Savages eta Dig Yourself), berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetako rhythm & blues eta rock & roll onena uztartuz. Garaiko kritikak oso harrera ona egin zien bi albumei. Baina 1986an Greenbergek eta Lenkerrek jotzeari utzi zioten, eta taldea desegin zen. 2010 urtean elkartu ziren berriz, indarberrituta. Savage Kings diskoa argitaratu zuten eta ordutik makina bat kontzertu eskaini dituzte, Europan batez ere.

Ikasketak askotan euskaraz egiteko aukera izaten da, baina zer gertatzen da lan munduan sartzean? Enpresa askok gaztelaniaz funtzionatzen dutela. Hori aldatzen joateko, Don Bosco, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta eskualdeko lau udalak Don Boscoko ikasleek praktikak euskaraz egitea sustatzen ari dira azken urteotan. Aurten ere jarraitzen dute ekimen horrekin, eta gainera, bi enpresa berri batu zaizkie. Horrenbestez, zortzi enpresetan egin ahal izango dituzte praktikak euskaraz Don Boscoko ikasleek: Errenteria-Oreretako Papresan, IDK Electronican eta Txingura burdindegian, Oiartzungo Easo Motorren, Lurauton eta Asea Brown Boverin, Irungo CAFen eta Donostiako Tecnalian. Horietan praktikak egitera hamahiru ikasle animatu dira. Atzo izenpetu zuten akordioa alde guztiek: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Luis Mari Carrasco Don Bosco institutuko zuzendariordeak eta Andoni Zapirain IDK enpresako kudeatzaileak, enpresa parte hartzaileen ordezkari gisa. 2009-10 ikasturtean jarri zuten martxan egitasmoa, lehen aldiz. Urte horretan praktikak euskaraz egiteko metodologia bat diseinatu zuten, eta hori aplikatzen dute egun enpresetan. Lan hori Ahize-AEK aholkularitza etxearen bidez egiten dutela jakinarazi du Irune Balentziaga Errenteriako Euskara zinegotziak. Izan ere, duela urte batzuk praktikak A eta D ereduan egiten baziren ere, ez ziren “era finkatu” batean egiten, Luis Mari Carrascoren arabera: “Ahal zen neurrian egiten ziren; euskaraz bazekiten euskaraz, eta bestela gaztelaniaz”. Proiektu horren bidez, berriz, praktikak euskaraz [...]

Ignasi Puig Ventok atez atekoari buruzko hitzaldia emango du Gezala Auditoriumean, 19:30etik aurrera. Puig goi mailako industria ingeniaria da, Ingurumen Zientzietan doktore izateaz gain. Manual del PaP (Atez atekoaren eskuliburua) liburua ere idatzi d...

Txingudi Anti Sexistak elkarretaratzea egingo du bihar Elatzeta eskolan, leku horretatik gertu asteartean gertatutako erasoari erantzuteko. TASeko talde sinatzaileetako bat den Irungo Bilgune Feministak “bortizkeri sexistak bere alde krudelena...

Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko ekitaldi politikoa deitu dute iganderako Trintxerpen. Ekitaldia Serafin Esnaola plazan izango da, 11:30ean.

kabia proiektua aurkeztu du udalak

Etzi goizean presoei buruzko informazioa emateko batzarra egingo dute Tomas Garbizu Musika Eskolan. Bilera hori 09:30ean hasiko da. Antolatzaileek adierazi dutenez, presoen egoera “aldatu” egin da, eta egoera horri buruz informazioa ematea ...

Gaur goizean aurkeztutako Kabia proiektua “hiria ulertzeko beste modu bat praktikan jartzea” dela azaldu du Julen Mendoza alkateak. Horretarako, herritarren “parte hartzea eta ahalduntzea beharrezkoak” direla esan du: “He...

Mendekosteak pretatzen hasi dira jadanik lezoarrak. Horien artean dago Zabarre Taldea. Soldadu eta marinel bila dabiltza, eta deialdia egin dute datorren asteazkenean, hilaren 24an, biltzeko. Donibane kaleko Kultura Aretoan elkartuko dira, 19:00etatik ...

Aurrera egiteko gaitasunak azaldu behar direla entzuten dugu maiz; bizitzaren arlo guztietarako balio omen du horrek, baina ekonomiaz jarduten dutenek krisi garaian behin eta berriz errepikatzen duten mezua da. Atzo esaera hori praktikan jarri zuten Irungo Araso industriagunean, Gureak Taldearen lantegi berriaren inaugurazioan. Iñaki Alkorta Gureak Taldeko presidentea, Txelo Perez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezinduen Laguntzako zuzendaria, eta Jose Antonio Santano Irungo alkatea izan ziren zinta mozten; ekimen pribatua eta kolore ezberdinetako mandatariak eskutik, eta gaitasun handiko 135 langile pozez beterik, garai hauetan lan egiteko aukera dutelako. Atzoko ekitaldian ilusioa agerikoa zen, eta ilusioaz hitz egin zuen alkateak, Gureak-eko langileen ilusioez, eta “erakundeetako arduradunok proiektuak gauzatzeko dugun ilusioaz”. Arasoko egitasmoaz hitz egiten hasi zirenean Araso oraindik ez zela existitzen gogoratu zuen Santanok, “eta Iñaki [Alkorta] ez zen oraindik Gureak-en presidente”. Gureak Taldearen Irungo lantegi berriak 2.850 metro koadro ditu, eta 135 langilerentzako lekua du; ehunetik gora Irungoak bertakoak, eta gainontzekoak Hondarribikoak. Batez ere, autoen industria eta energia berriztagarrien esparrurako osagaiak egingo dituzte, hala nola, Volkswagenen autoen kableatzeak, Euskotren eta Metromadriden bagoien muntaiak, edota kaxa elektrikoak Gamesarentzat. Asier Vitoria Gureak-eko industria ataleko zuzendariak Arasoko lantoki berriaren aukerak nabarmendu zituen: “Inbertsio honi esker gure gaitasuna indartuko dugu eta gure bezeroei ahalik eta kalitate gehien [...]