Barrence Whitfield eta The Savages taldea Amaia KZn joko dute igandean

Barrence Whitfield musikari estatubatuarrak kontzertua eskainiko du igandean Irungo Amaia Kultur Zentroan. The Savages taldearekin ariko da Whitfield, Savage Kings diskoa aurkeztuz. Irunen 80. hamarkadan sortu zen taldeko kide garrantzitsuenek joko dute: Barrence Whitfieldekin, Peter Greenbergekin eta Phil Lenkerrekin. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, ohiko lekuetan, 6,60 euroan. 1983an sortu zuten taldea, Whitfield eta Greenberg disko dena berean lan egiten zutenean. Ordurako Greenbergek bazuen beste talde batzuetan eskarmentua eta rock and roll banda instrumental bat sortua zuen Lenkerrekin. Egun batean Whitfield abesten entzun zuen Greenbergek eta talderako proposatu zuen; falta zuten ahotsa zen bera, eta hala sortu zen The savages taldea. Greenbergek berak ekoitzita, bi LP grabatu zituen The Savages-ek (Barrence Whitfield & The Savages eta Dig Yourself), berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetako rhythm & blues eta rock & roll onena uztartuz. Garaiko kritikak oso harrera ona egin zien bi albumei. Baina 1986an Greenbergek eta Lenkerrek jotzeari utzi zioten, eta taldea desegin zen. 2010 urtean elkartu ziren berriz, indarberrituta. Savage Kings diskoa argitaratu zuten eta ordutik makina bat kontzertu eskaini dituzte, Europan batez ere.

Barrence WhitfieldBarrence Whitfield musikari estatubatuarrak kontzertua eskainiko du igandean Irungo Amaia Kultur Zentroan. The Savages taldearekin ariko da Whitfield, Savage Kings diskoa aurkeztuz. Irunen 80. hamarkadan sortu zen taldeko kide garrantzitsuenek joko dute: Barrence Whitfieldekin, Peter Greenbergekin eta Phil Lenkerrekin. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, ohiko lekuetan, 6,60 euroan.

1983an sortu zuten taldea, Whitfield eta Greenberg disko dena berean lan egiten zutenean. Ordurako Greenbergek bazuen beste talde batzuetan eskarmentua eta rock and roll banda instrumental bat sortua zuen Lenkerrekin. Egun batean Whitfield abesten entzun zuen Greenbergek eta talderako proposatu zuen; falta zuten ahotsa zen bera, eta hala sortu zen The savages taldea.

Greenbergek berak ekoitzita, bi LP grabatu zituen The Savages-ek (Barrence Whitfield & The Savages eta Dig Yourself), berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetako rhythm & blues eta rock & roll onena uztartuz. Garaiko kritikak oso harrera ona egin zien bi albumei. Baina 1986an Greenbergek eta Lenkerrek jotzeari utzi zioten, eta taldea desegin zen. 2010 urtean elkartu ziren berriz, indarberrituta. Savage Kings diskoa argitaratu zuten eta ordutik makina bat kontzertu eskaini dituzte, Europan batez ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.