Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mahai-ingurua Miren Gomez eta Xabier Irurzun dantzariekin

Etzi, larunbatarekin, Esperientziak partekatuz goiburuko mahai-ingurua egingo dute Irungo Udal Kontserbatorioan, 17:00etatik aurrera. Erakundearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan antolatzen duten bigarren mahai-ingurua izango da, eta Kontserbatorioko ikasle ohi diren Miren Gomez eta Xabier Irurzun dantzariek parte hartuko dute. Haien esperientziak egungo ikasleekin partekatuko dituzte. Sarrera denentzat irekia izango da. Miren Gomez Irungo zentroan ibili zen Sonia de Barrio Stuttgart Ballet-eko dantzariarekin ikasten, eta ondoren, María de Avila, M. Angeles Bescos (Royal Ballet-eko solista), Myrian Agar edo Lola de Avila San Francisco Ballet School-eko zuzendaria bezalako artistekin ikasten jarraitu zuen. 2001. urtetik aurrera, jaialdi eta koreografia ugaritan parte hartu du: Dantzaren Nazioarteko Eguna (Tolosa), Dantza Garaikideko Gala (Zaragoza), Drumming a Dance, Biarritzeko balleta… Azken urteetan emanaldiak eta irakaskuntza uztartu ditu; Zaragozako Actur Eskolan, Gasteizko Bikainen, Irungo Toxicen, eta Irun eta Errenteriako kontserbatorioetan irakatsi du. Xabier Irurzunek ere Sonia del Barriorekin ikasi zuen Irunen, eta ondoren Londreseko Royal Ballet School-en. Dantzari profesional gisa jardun izan du Zaragozako Balletarekin eta Victor Ullateren Balletarekin, eta nabarmentzekoak dira solista gisako emanaldiak; adierazgarrienak aipatzearren Intxaur-kraskagailua (Armando Jorgeren koreografia), Cinderela (J.Christophe Blavier-ena), Woyzeck (Davide Bombanarena), Requiem (Harold King-en koreografia), Hiru poema (Derek Deane-rena), edo Victor Ullateren Seguiriya. Gaur egun, irakasle lanetan dabil Gaztela-Leongo Dantzako Lanbide Eskolan, dantza [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2012/04/19

Etzi, larunbatarekin, Esperientziak partekatuz goiburuko mahai-ingurua egingo dute Irungo Udal Kontserbatorioan, 17:00etatik aurrera. Erakundearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan antolatzen duten bigarren mahai-ingurua izango da, eta Kontserbatorioko ikasle ohi diren Miren Gomez eta Xabier Irurzun dantzariek parte hartuko dute. Haien esperientziak egungo ikasleekin partekatuko dituzte. Sarrera denentzat irekia izango da.

  • Miren Gomez Irungo zentroan ibili zen Sonia de Barrio Stuttgart Ballet-eko dantzariarekin ikasten, eta ondoren, María de Avila, M. Angeles Bescos (Royal Ballet-eko solista), Myrian Agar edo Lola de Avila San Francisco Ballet School-eko zuzendaria bezalako artistekin ikasten jarraitu zuen. 2001. urtetik aurrera, jaialdi eta koreografia ugaritan parte hartu du: Dantzaren Nazioarteko Eguna (Tolosa), Dantza Garaikideko Gala (Zaragoza), Drumming a Dance, Biarritzeko balleta… Azken urteetan emanaldiak eta irakaskuntza uztartu ditu; Zaragozako Actur Eskolan, Gasteizko Bikainen, Irungo Toxicen, eta Irun eta Errenteriako kontserbatorioetan irakatsi du.
  • Xabier Irurzunek ere Sonia del Barriorekin ikasi zuen Irunen, eta ondoren Londreseko Royal Ballet School-en. Dantzari profesional gisa jardun izan du Zaragozako Balletarekin eta Victor Ullateren Balletarekin, eta nabarmentzekoak dira solista gisako emanaldiak; adierazgarrienak aipatzearren Intxaur-kraskagailua (Armando Jorgeren koreografia), Cinderela (J.Christophe Blavier-ena), Woyzeck (Davide Bombanarena), Requiem (Harold King-en koreografia), Hiru poema (Derek Deane-rena), edo Victor Ullateren Seguiriya. Gaur egun, irakasle lanetan dabil Gaztela-Leongo Dantzako Lanbide Eskolan, dantza klasikoa, biko pausoa eta teknika eszenikoak ematen, eta lan hori Dantzako ikuskizunetako eszena errejidorearenarekin uztartzen du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.