Presoei buruzko bilera egingo dute etzi, musika eskolan
Etzi goizean presoei buruzko informazioa emateko batzarra egingo dute Tomas Garbizu Musika Eskolan. Bilera hori 09:30ean hasiko da. Antolatzaileek adierazi dutenez, presoen egoera “aldatu” egin da, eta egoera horri buruz informazioa ematea ...
Etzi goizean presoei buruzko informazioa emateko batzarra egingo dute Tomas Garbizu Musika Eskolan. Bilera hori 09:30ean hasiko da. Antolatzaileek adierazi dutenez, presoen egoera “aldatu” egin da, eta egoera horri buruz informazioa ematea da bileraren helburua.
Horrez gain, presoen inguruko dinamika berri bat abiarazi nahi dute, testuinguru berri hori dela eta. Horrez gain, bertara hurbiltzen diren herritarren ekarpenak jasoko dituztela adierazi dute, dinamika berri horri gehitzeko.
Dinamika horren barruan hainbat eskakizun daude. Alde batetik, euskal presoen kontrako “salbuespen neurriekin” bukatzea eskatzen du dinamika berriak. Bestetik, presoen kolektiboa Euskal Herrian batzea, “eskubide guztiak bermatuta” dituztela.
Horrez gain, iheslarien kontrako jazarpenarekin bukatzea eskatzen dute, eta bi kolektibo horiek eskubide politikoak izatea. Horrela, presoak zein iheslariak etxeratzeko «ibilbide dinamikoa» martxan jartzea eskatzen dute.
